Ikastaro honetan, elikagai taldeekin lotutako arrisku potentzial garrantzitsuenak aztertuko dira, azken urteetan gertatu diren alerta (arrisku berriak) arreta berezia eskainiz. Segurtasun-arazoak kudeatzeko administrazioak ipintzen dituen baliabideak zein diren ere ikusiko da eta segurtasuna kudeatzeko sistema integratu garrantzitsuenak azalduko dira (AKKPA, praktika egokiak). Bestalde, elikagaien kalitatearen kontzeptuaz hausnartuko da, kalitatearen alderdi desberdinak xehatuz, eta kudeaketarako sistema garrantzitsuenak aipatu eta deskribatuko dira (ISO 9000…). Elikagaiez hitz egiterakoan, zentzumenezko kalitate sentsorialak berebiziko garrantzia dauka eta hau agerian uzteko, jarduera praktiko modura, zentzumenezko analisiaren bidezko kalitate-kontrola jorratuko da.
Irakasleak
-
Olaia Martinez Gonzalez
Elikagaien Zientzia eta Teknologian doktorea. UPV/EHUko irakaslea. Elikagaien Kalitatea, Elikadura Toxikologia eta Elikagai Deontologia eta Legeria irakasgaien arduraduna
-
IƱaki Etaio Alonso
Giza Nutrizioan eta Dietetikan diplomatua, Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua eta doktorea. UPV/EHUko irakaslea, Elikagaien Teknologia arloan. Ikertzaile kontratatua Laboratorio de Análisis Sensorial Euskal Herriko Unibertsitatean (LASEHU).
Helburuak
- Elikagaien arrisku potentzialen oinarrizko begirada integratu bat ematea.
- Elikagaien kalitatearen osagai nagusiak aztertzea, nutrizio-ezaugarrietan eta zentzumenezko ezaugarrietan arreta berezia jarrita.
Edukiak
- Elikagaiekin lotutako arrisku nagusiak. Jatorriak, ondorioak, inplikatutako elikagaiak…
- Arrisku biologikoak (kutsadura mikrobiologikoa, plagak, toxiinfekzioak…)
- Arrisku kimikoak (metal astunak, amina biogenoak, alergenoak…)
- Arrisku fisikoak (erradiazioak, material arrotzak…)
- Elikagai-alertak alertak. Arrisku berriak. Alertak kudeatzeko sareak. Kontsultarako web orriak.
- Arriskuen kontrola eta prebentzio integratua elikagaien industrian (AKKPA, praktika onak). Adibide praktikoa: lana taldeka eta eztabaida.
- Elikagaien kalitatearen kontzeptua: segurtasuna, nutrizio-kalitatea, zentzumenezko kalitatea eta kalitate funtzionala. Kalitate-ezaugarri intrintseko eta estrintsekoak.
- Kalitatearen kudeaketa eta ziurtapena maila industrialean. Sistema integratuak: ISO 9000, BRC, IFS.
- Kalitate-kontrolaren adibide praktikoa: analisi sentsorialaren bidezko kalitate-kontrola jatorrizko izendapeneko produktuetan.
Metodologia
Saio teoriko eta saio teoriko-praktikoak.
Nori zuzendua
Bereziki elikagaiei lotuta dauden ikasketetan diharduten ikasleei (unibertsitatekoak zein Lanbide Heziketakoak), elikagaien industriako langileei eta, oro har, interesatuta dagoen edonori.
Matrikulaziorako argibideak
- Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
- Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).
Babesleak
Etiketak
elikagaiak,
segurtasuna,
arriskuak,
kalitatea,
udako ikastaroak