Udako Ikastaroak :: Psikologia
Kirola gero eta espezifikoagoa bihurtzen ari da. Arlo fisikoan, teknikoan edo taktikoan aurrerapen handiak egin dira azken hamarkadetan, baina arlo psikologikoa landu gabe gelditzen den arloa da oraindik. Hori dela-eta, ikastaro honen bidez kirolariei arlo psikologikoa lantzen lagundu nahi diegu. Edozein mailatako kirolariei zuzendutako tailer praktikoak izango dira. Modu praktikoan norberak landuko ditu bere kirol-jardunean arlo psikologikoa aintzat hartu eta indartzeko tresnak.
Psikologoa. Kirolaren eta Ariketa Fisikoaren Psikologian Masterra. Ekin Kirola eta Bizitza Aktiboa-ko Psikologia arloa. Kirolpsikologia egitasmoko arduraduna. UEUkidea.
Psikologian Lizentziatua eta Kirol Psikologian Masterra.
Psikologian Lizentziatua eta Kirol Psikologian Masterra.
Kirolariek,
Gaiak lantzeko orduan, oinarrizko arlo teorikoa eta arlo praktikoa landuko dira. Praktikari lehentasuna emango zaio eta dinamika parte-hartzaileen bidez landuko dira gaiak, norberaren beharrei eta lehentasunei erantzun egokiak ematea izango delarik helburua.
Edozein mailatako eta edozein kirol egiten duten kirolariei zuzendutako tailerrak izango dira.