Udako Ikastaroak :: Komunikazioa, Psikologia
Gero eta pertsona gehiagok (profesionalak, enpresa-gizonak, lantaldeen zuzendariak, hizlariak, eta abar) gaitasun egoki, bikainak eta dotoreak behar dituzte, helburu zehatz batekin jendaurrean ideiak, proposamenak, proiektuak aurkezteko, produktuak saltzeko, eta abar. Jakina, hizlariak jendaurrean duen eragina, handiagoa edo txikiagoa, hobea edo okerragoa, hizlari-aurkezleak dituen gaitasunen kalitatean datza.
Hizlari gisa gure rola edozein izanda ere, hobetu daiteke. Azken finean, komunikatzeko dugun era ikasi egin dugu, imitatze edo modelaketaren bidez, eta ikasketa hori betiere hobetu daiteke. Eta beraz, hobekuntza hori irakatsita izan daiteke ere. Erabiltzen diren osagarrizko baliabide modernoez gain (proiektagailuak, pantailak, ordenagailuak, eta abar), edozein aurkezpenetan zalantzagabekoak eta ezinbestekoak diren oinarriak, hots, hitzezkoa den eta hitzezkoa ez den lengoaiaren (edukia eta ahotsa, eta gorputza, hurrenez-hurren) eremuan dauden komunikazioaren zenbait alderdi eta “zoko-moko” ugariak era praktikoan landuko dira bertan.
Coach pertsonala eta profesionala, Trainer’s Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUko kidea.
Jendaurrean hitz egiteko teknika eraginkor eta sinpleak ikastea da helburua, ahalik eta erraztasun, argitasun, naturaltasun eta dotoretasun handienaz, ematen diren mezuetan eraginkortasuna lortzeko, lanean denbora irabazteko eta, hala bada, eztabaidak ebazteko, autoestimua indartzeko eta besteekiko erlazioen kalitatea hobetzeko; horren guztiaren, ondorioz, emaitza profesional hobeak eta bizi-kalitate hobea lortuko ditugu.
Mintegi edo tailer hau funtsean praktikoa da. Ariketa askorekin, bizipenez beterik.
Pertsona taldeekin nahiz pertsona taldeen aurrean lan egin behar duten guztiei (eta nork ez du behar hori?).
Ikastaro hau egiteko EZ da beharrezkoa aurretik I. eta II. moduluak eginak izatea.
Jarduera —ikastaro/mintegi— honetako prozesuan komunikazio-tresna oso bat eraikitzen da urratsez urrats, ariketaz ariketa, orduz ordu eta egunez egun. Une bakoitzean tresna horren elementuren bat ikasten da.
Bizikleta bat egiten ikasten baldin badut, urratsez urrats jakin behar dut nola egiten den osorik. Urratsetako bat ez baldin badut egiten, ezin izanen dut bizikleta osatu eta, beraz, ezin izanen dut hura erabiliz bidaiatu.
Ikastaro honetan matrikulatzen diren guztiek oso konpromiso argia hartu behar dute: egunero bertaratzea eskolara, bestela dena galduko lukete, Ezin izanen lirateke bizikletaz ibili(ikastaroa, denbora eta dirua alferrik galduko lukete eta, horretaz gain, gainerako ikasleak benetan kaltetuko lituzkete).
Copyright @ 2012 UEU -- Bisitariak: 0