Udako Ikastaroak :: Bertsolaritza, Komunikazioa

Bertsormena. Landu sormenaren alderdi komunikatiboa.

  • Hasiera-data: 2010(e)ko ekainaren 30a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko uztailaren 2a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Astean zehar. 9:00-13:30 eta 16:00-18:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 27.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko ekainaren 20a

Bertsogintzan oinarriturik, jendaurreko sormenari buruzko ikastaldi teoriko-praktikoa izango da. Jendaurrean mintzo garelarik, eta zehazki bertsoa sortzen dugularik, testuak sortzen ditugu. Ez hori bakarrik, ordea; kanta erak, keinuak, komunikazio-estrategiak eta taktikak sortzen ditu. Hots, baliabide testualak eta paratestualak. Hori guzia erabiltzen du gutxienez igorleak (bertsolariak) bertsoen bidez komunikatu nahi duelarik.

 

Ikastaro hau Bertsozale Elkartearekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Andoni Egaña Makazaga

    Filologian lizentziatua; bertsolaria eta idazlea.

  • Joxerra Garzia Garmendia

    Bertsolaria, idazlea eta kantaria.

  • Beñat Gaztelumendi Arandia

    Ikus-entzunezko Zientzietan lizentziatua. Bertsolaria.

  • Iñigo Ibarra Lizundia

    "ANDER LIPUS". Aktorea eta antzerki zuzendaria.

  • Iker Iriarte Iribar

    Irakaslea. Bertsolaria, gai-jartzailea.

  • Jon Maia Soria

    Bertsolaria, idazlea eta kantaria.

  • Xabier Paya Ruiz

    Bertsolaria, itzultzailea eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea.

  • Julio Soto Ezkurdia

    Nekazaritza ingeniari teknikoa. Bertsolaria.

Helburuak

  • Jendaurreko sormenaren alderdi komunikatibo zenbaiten kontzientzia hartzea eta perfekzionatzea.

Edukiak

  • Ipuinak sortzeko eta bertsotako bakarkako laneko teknikak eta estrategiak.
  • Hitzetatik ideien sortzea.
  • Testuaren kanta erako interpretazioa jendaurrean: deklamatuz, kantatuz…
  • Testuaren gorputzezko interpretazioa.
  • Jendaurrean nola hobeki komunikatu.

Metodologia

Parte bat teorikoa izango da eta bigarrengoa praktikoa, teorikoa aplikatzeko.

Nori zuzendua

Ahozko zein idatzizko testu-sorkuntza hobeki komunikatzen ikasi nahi duen orori, dela irakasle, aurkezle, bertsolari, kantari, ipuin-kontalari, antzerkilari…

Egitaraua

2010-07-01
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Kantatzetik kantatzera. Testuaren interpretazioa kanta eran. Doinuaren, erritmoaren, bolumenaren kudeaketa.

11:30-13:30

Pertsonaiaren larrutik; gorputz adierazpena.

16:00-18:00

Jon Maiak eta Ander Lipusek goizean eman azalpenen araberako ariketa praktikoak.

2010-07-02
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Jende aitzinean nola komunikatu hobeki. Taktikak eta estrategiak.

11:30-13:30

Jende aitzinean nola komunikatu hobeki. Ariketa praktikoak.

14:00-18:00

Bertso Bazkari esperimentala: ikastaroan landutakoaren araberako ariketa eta gaiak proposatuko zaizkie Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi bertsolariei, Iker Iriarte gai-jartzailearen eskutik.

  • Beñat Gaztelumendi Arandia
  • Iker Iriarte Iribar
  • Julio Soto Ezkurdia
2010-06-30
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Ipuingintza, zutabegintza eta bertsotan gai bati kantatu bakarka. Zer dute komunean? Zertan lagun dezake baten teknikak bestean?

11:30-13:30

Ideien iturriez eta originalitateaz: almazena eta sorkuntza. Nola landu irudimena?

16:00-18:00

Andoni Egañak eta Xabier Paiak goizean eman azalpenen araberako ariketa praktikoak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).

Oharrak

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak (EHBE) bere bazkideei matrikularen %30eko diru-laguntza emango die. Ikusi argibideak.