80ko hamarkadan Euskal Herrian ezagutzen den egoera soziala oso bitxia eta espezifikoa da, eta, horregatik, bertan jasotzen diren fenomeno sozialak ikuspegi horretatik behatuak izan behar dira. Estatu espainiarrean frankismoaren erregimen autoritariotik Europan homologazio demokratikoa lortu nahi duen sistema parlamentario-monarkikora pasatu da eta irtenbide hori Euskal Herrian oso erresistentzia handiak ezagutzen ari da bertako aldarrikapen identitario-subiranistak oso era murriztuan (agente askoren ustez behintzat) asebetetzen ari direlako. Baina aldi berean europartze horrek —eta 70eko hamarkadako erregai fosilen prezioen gorakadak eragindako krisi ekonomiko globalak— sakoneko errekonbertsio industriala eskatzen du. Testuinguru horretan, Euskal Herriko gazteriari aurkezten zaion panoramak langabezia-kota handiak, aurreko belaunaldien amets libertarioen akitzea edo egokitzea, errepresioaren gorakada, derrigorrezko soldaduska (gizonezkoentzat) eta antzeko gaiak ditu osagai. Ukazioa izango da erantzun zabalduenetako bat, makurtze edo egokitzea baino. Baina gerorik ikusten ez duen ukazio horrek (punk fenomenoaren alde negatiboa) do it yoursef/ geroa gure kaxa eraiki proposamen positiboa eta sekulako eztanda sortzailea (punk musika, espazio autokudeatuak, nork bere ibilbide biografikoa diseinatu, etab.) eragingo du.
Berriako kultura saileko burua.
UEUkidea, UEUko Soziologia sailburua. EHUko ikertzailea.
Literaturan aditua.
Kazetaria.
'Patxi Gaztelumendi'. Sare digitalean aditua. UEUkidea.
Kazetaria.
Soziologian lizentziatua, Leeds-eko Unibertsitateko irakaslea eta doktoregaia.
EHUko antropologia irakaslea.
UEUko soziologia saileko kidea, EHUko irakaslea.
Soziologoa, EHUko irakaslea eta Parte-Hartuz ikerketa taldeko kidea da.
Soziologoa, EHUko Politika eta Administrazio zientzietako irakaslea
'Josu Zabala'. Hertzainak, 7 Eskale, Gora gu ta gutarrak.
UEUko soziologia saileko kidea, EHUko irakaslea.
EHUko irakaslea.
Musikaria.
Soziologoa, EHUko irakaslea.
Musika editorea.
Erabiliko den metodologia pedagogikoa: parte-hartzailea, sortzailea, berritzailea.
Gaian interesa duen orori (musikaz, gizarteaz eta kultur arimaz interesatzen den orori).
| 09:30-13:30 | Euskal Herriko punk eztanda: jendetzaren autonomia aldarrikatuz, nazio eraikuntza arazotuz. (hitzaldi laburrak eta mahai ingurua) |
|
| 16:00-18:00 | Punk perretxikoak EHn. (musika entzunaldia) |
|
| 19:00-21:00 | Goroldiorik gabeko harribitxiak: kantu definitiboen bila. (hitzaldia eta musika entzunaldia. SAIO IREKIA) |
|
| 09:30-13:30 | Erreboltatik instituzionalizaziora, 'Do it yourself DIY) bitarte: martxa mantsotu, borroka galdu? (hitzaldi laburrak eta mahai ingurua). | |
| 16:00-18:00 | Sustraiak, rock, rap, reggae eta bere ifrentzuak: 'mad dogs and the englishmen' EHn. (musika entzunaldia) |
|
| 19:00-21:00 | Mikel Laboa: sekula belardiko musikaria. (hitzaldia eta musika entzunaldia, SAIO IREKIA) |
|
| 10:00-14:00 | Euskal Herria gaur: punk ala normaldu, basatiak edo hiritarrak. (hitzaldi laburrak) |
|
| 16:30-18:30 | Punk-a establishment bilakatua? Insurjentziaren soinu berrien bila. (musika entzunaldia) |
|
| 22:00-23:00 | Kontzertua: Mikel Laboaren omenez. |
|
| 10:00-12:00 | Galdu arte: punk erreboltaren erradiografia bat munduko (EHko) leku baten. | |
| 16:30-18:30 | Ezpainetako margo arrastoen xerka munduan zehar: G. Marcus-en teoriak eta punk lurraldeak. |
|
Ikastaro honen harrera eta lehen eguna, uztailaren 12an, EIBARren izango da, UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskoa Jauretxean. Ikusi mapa.