Udako Ikastaroak :: Soziologia
80ko hamarkadan Euskal Herrian ezagutzen den egoera soziala oso bitxia eta espezifikoa da, eta, horregatik, bertan jasotzen diren fenomeno sozialak ikuspegi horretatik behatuak izan behar dira. Estatu espainiarrean frankismoaren erregimen autoritariotik Europan homologazio demokratikoa lortu nahi duen sistema parlamentario-monarkikora pasatu da eta irtenbide hori Euskal Herrian oso erresistentzia handiak ezagutzen ari da bertako aldarrikapen identitario-subiranistak oso era murriztuan (agente askoren ustez behintzat) asebetetzen ari direlako. Baina aldi berean europartze horrek —eta 70eko hamarkadako erregai fosilen prezioen gorakadak eragindako krisi ekonomiko globalak— sakoneko errekonbertsio industriala eskatzen du. Testuinguru horretan, Euskal Herriko gazteriari aurkezten zaion panoramak langabezia-kota handiak, aurreko belaunaldien amets libertarioen akitzea edo egokitzea, errepresioaren gorakada, derrigorrezko soldaduska (gizonezkoentzat) eta antzeko gaiak ditu osagai. Ukazioa izango da erantzun zabalduenetako bat, makurtze edo egokitzea baino. Baina gerorik ikusten ez duen ukazio horrek (punk fenomenoaren alde negatiboa) do it yoursef/ geroa gure kaxa eraiki proposamen positiboa eta sekulako eztanda sortzailea (punk musika, espazio autokudeatuak, nork bere ibilbide biografikoa diseinatu, etab.) eragingo du.
'Okene Abrego'
Soziologoa, EHUko irakaslea.
Musika editorea.
Ibai Atutxak New York eta Bartzelonatik teoria kritikoen tendentzia berriak landu ditu Euskal Herriko diskurtso dominatzaileak aztertzeko. Orain Bilbotik Europa garaikidearen eraikuntza biolentoa ikertzen dihardu. Saiakera generoaren baitan, euskal literatura, literatura konparatua, filosofia garaikidea eta ikasketa kulturalak jorratu ditu, beti ere, klase, arraza, genero eta sexualitateen ikuspuntuak abiapuntu hartuta.
Kazetaria.
Kazetaria eta musika eragilea.
90eko hamarkada hasieratik kazetaritzan eta musikaren zabalkundean murgildutako arrasatearra. Hedabide ugaritan aritua, Arrasateko Gaztetxean luzaroan kultura programazioan eraman eta Danbaka musika lehiaketaren koordinatzailea izateaz gain, azken urteotan Arrasateko Kooltur Ekintza taldean dihardu.
Iker Barandiaran Argian
Soziologian doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria. UEUkidea.
Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzailea da, Leioako Gizarte eta komunikazio Zientziak fakultatean, Zientzia Politikoak Sailean. Azkeneko arlo honetan Doktorea da. “Parte Hartuz” ikerketa taldean hartzen du parte. UEUko kidea da.
webgunea: http://asierblas.com/
Soziologian doktorea, Leeds-eko Unibertsitatean ikerlea.
Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua. UEUkidea, UEUko Soziologia sailburua.
agroekologia.org taldeko kidea eta UEUkidea.
Kazetaria.
UPV/EHU. Antropologia irakaslea.
Medikua eta euskal idazlea.
Musikaria.
Musikaria.
'Josu Zabala'. Hertzainak, 7 Eskale, Gora gu ta gutarrak.
Berriako kultura saileko burua.
Politika Zientzietan doktorea. UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea. UEUkidea.
Erabiliko den metodologia pedagogikoa: parte-hartzailea, sortzailea, berritzailea.
Gaian interesa duen orori (musikaz, gizarteaz eta kultur arimaz interesatzen den orori).
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:30-13:30 |
Euskal Herriko punk eztanda: jendetzaren autonomia aldarrikatuz, nazio eraikuntza arazotuz. (hitzaldi laburrak eta mahai ingurua) |
|
16:00-18:00 |
Punk perretxikoak EHn. (musika entzunaldia) |
|
19:00-21:00 |
Goroldiorik gabeko harribitxiak: kantu definitiboen bila. (hitzaldia eta musika entzunaldia. SAIO IREKIA) |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:30-13:30 |
Erreboltatik instituzionalizaziora, 'Do it yourself DIY) bitarte: martxa mantsotu, borroka galdu? (hitzaldi laburrak eta mahai ingurua). |
|
16:00-18:00 |
Sustraiak, rock, rap, reggae eta bere ifrentzuak: 'mad dogs and the englishmen' EHn. (musika entzunaldia) |
|
19:00-21:00 |
Mikel Laboa: sekula belardiko musikaria. (hitzaldia eta musika entzunaldia, SAIO IREKIA) |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-14:00 |
Euskal Herria gaur: punk ala normaldu, basatiak edo hiritarrak. (hitzaldi laburrak) |
|
16:30-18:30 |
Punk-a establishment bilakatua? Insurjentziaren soinu berrien bila. (musika entzunaldia) |
|
22:00-23:00 |
Kontzertua: Mikel Laboaren omenez. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-12:00 |
Galdu arte: punk erreboltaren erradiografia bat munduko (EHko) leku baten. |
|
16:30-18:30 |
Ezpainetako margo arrastoen xerka munduan zehar: G. Marcus-en teoriak eta punk lurraldeak. |
|
Ikastaro honen harrera eta lehen eguna, uztailaren 12an, EIBARren izango da, UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskoa Jauretxean. Ikusi mapa.