Gure gizartea bat-bateko plazeretan oinarritzen da, jaiotzen garenetik gauzak nola eskuratu erakusten digute baina ez zer egin galtzen ditugunean.
Hala ere, galerak bizitzaren zati bat dira. Guztiok galera mota desberdinei aurre egin beharko diegu gure bizitzan zehar eta hauei aurre egiteko estrategiak izatea ezinbesteko ikusten dugu.
Irakaslea
Helburuak
- Bizitza oso-osorik bizitzen ikastea galerak barne eta modu baikorrean harturik.
- Bizitzaren eta honek dakartzan galeren inguruko gogoeta egitea.
- Galera baten aurrean azaltzen diren emozioak identifikatzea eta ezagutzea.
Edukiak
Zenbait galeraren inguruko hausnarketa
- Bikote-banaketa: umeei nola azaldu, nor naiz ni.
- Gaixotasunak ulertzen: gorputzaren esanahia, nola bizi.
- Adina eta haren garaiak: helduaroa, zahartzaroa (erretiroa).
- Heriotza: hemen eta han, adin desberdinetan nola landu, agurraren garrantzia.
- Galeren aurrean sortzen diren emozioak bideratzen ikasi: musikaren bitartez, artearen bidez.
Metodologia
Film, jolas, rol-playing eta material idatziaren bitartez. Ikastaroa parte-hartzailea izango da eta haiek dauzkaten interesetara egokituta.
Nori zuzendua
Publiko orokorrari zuzendua dago
Matrikulaziorako argibideak
- Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
- Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).
Etiketak
galerak,
psikologia,
bizitza,
emozioak,
gaixotasunak,
heriotza,
udako ikastaroak