Udako Ikastaroak :: Pedagogia
Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara. Bajaren bat egonez gero, zurekin harremanetan jarriko gara.
Ez baduzu oraintxe bertan jasotzen zure gela ez dezu telebistarik ikusiko! Platereko dena jaten baduzu txokolatea emango dizut. Eskolako nota onak izaten badira Nintendoa erosiko dizut! Gosaldu eta jantzi eskolara berandu iritsiko gara eta! Niri ez hitz egin tonu horretan!
Sarritan, guraso eta hezitzaileak gauza bera 100 aldiz esaten dugun inpresioa izaten dugu, tonu guztietan, kasu egin baino lehen. Eta honekin batera gure amorrazioa handitzen doa geure pazientziak gainezka eginaz.
Aldi berean, zailtasunak izan ditzakegu gauza bat debekatzeko orduan, exijitzeko orduan… “Ez” esatea kosta egiten zaigu edota gehiegi esaten dugu.
Maiz nahiago genuke beste era batera egin, autoritarismoaren, xantaia eta penaren artean oreka edo erdiko neurria aurkitu baina ez dugu beste errekurtsorik aurkitzen. Eta sarritan gaizki-ulertuak sortzen dira…
Igeri egiten, gidatzen, sukaldean ikastea normaltzat hartzen dugu…Gure autoritatea mantendu, autoritarioa izan gabe, Gure seme-alabekin komunikatzea ere ikasdaiteke!
Nola hitz egin gure seme-alabei entzun diezaguten… Nola entzun hitz egin dezaten…
Komunikazio Ez Bortitzan ziurtagiriduna, Psikopedagogoa, Gizarte Hezitzailea eta Haur Masaje hezitzailea. Hartueman.
Nola lagundu gure seme-alabei pixkanaka-pixkanaka autonomia eta arrakastaren bidea aurkitzen?
Teoria aurkeztu ondoren, ariketa praktikoen bidez, guraso eta hezitzaileek eguneroko egoerak aztertu eta sakondu ahal izango dituzte.
Guraso, hezitzaile edo interesa duen edonori.