Udako Ikastaroak :: Informatika (software mailan), Publizitatea eta marketina
Norbanako eta enpresek gero eta gehiago erabiltzen dute sarea eguneroko jardunean. Horregatik, enpresa zein erakundeek Interneten egiten dituzten ekintzek estrategia jakin bati jarraitu behar diote, beren helburu, garapen eta neurketekin. Analisi-prozesu hau aurrera eramateko komenigarria da sarea eta haren erremintak ezagutu eta ulertzea, ematen dizkigun aukerak baliatu ahal izateko. Erakundearen webgunea diseinatu eta garatzerako orduan analisi estrategikoan ezarritako helburuak kontuan hartu beharko ditugu. Horretaz gain, kontuan izan behar dugu gure xede-taldearen jarduna non gauzatzen den, guk ere han jarduteko. Bukatzeko, sareak ematen digun aukera interesgarrienetako bat aztertuko dugu: neurketak; Internetek aukera ematen digu ezarri ditugun helburuak bete ote ditugun neurtzeko, beharrezkoa bada aldaketak egiteko parada emanez.
UEUkidea, ingeniaria, SEO eta web analitikan aditua.
Industria ingeniaria. Internet eta teknologia berrietan aditua. Codesyntax-eko kidea.
Interneten aditua. Tagzania eta Sustatu egitasmoetan lanean ari da.
Enpresa Kudeaketa Zuzendaritzan lizentziatua, sareko marketinean aditua.
Irakasleek hainbat gairen inguruan jardungo dute, atal teoriko eta praktikoak tartekatuz. Horretaz gain, ikasleak etengabe animatuko dituzte haien eguneroko adibideak plazaratzera.
Enpresa zein erakundeetako marketin-arduradunei, sarearen abantailez baliatu nahi duten ekintzaileei.
13:00-15:00 bazkaltzeko tartea hartuko da.