Udako Ikastaroak :: Industriak, Biokimika, Kimika
Klima aldaketa, negutegi-efektuaren ondorio bat da, beraz negutegi-efektua sortzen dituzten gasak aztertuko ditugu, CO2 gehikuntza, sektoreek duten garrantzia, eta horretan noski hondakinen kudeaketak eta tratamenduak duten ekarpena.
Hondakinak aztertzerakoan etxeko hondakin solidoei begira jarriko gara. Zenbat hondakin sortzen dugu egunero? Hondakinak, jerarkiak, zenbat da konpostagarria?, non eta noiz da hondakina edo lehengaia?. Ze helburu bete behar ditugu 2020rako?
Zer da erraustegi bat? Zabalgarbi eta Zubieta. Zer erretzen dute? Energetikoki ikusita errentagarriak dira? C H O Cl N P Fe Al W batera 700Ketan erretzen ditugunean , hau da, hondakinak erraustegiko labean, zer irteten da tximiniatik? Bakarrik CO2 eta ura?. Arrenhius, katalizatzaileak, dioxinak eta furanoak, bioakumulazioa.
Konposta. Bere ondorio eta onurak. Konpostagarria den hondakinen zatiarekin konpostatuko bagenu, zenbat CO2 bota gabe?
>>> Ikusi mintegiaren antolatzaileari egindako elkarrizketa: Fernando Mijangos: ''Hondakinen birziklapenari dagokionez, egoera penagarria da.''
Zientzia kimikoetan doktorea. UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea. UEUko kidea.
Zientzia Kimikoetan doktorea. UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea. UEUko kidea.
Telekomunikazioetan doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea. UEUko kidea.
Nekazal Ingeniaritzan doktorea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakaslea.
Kimikan doktorea. UPV/EHUko irakaslea. UEUko kidea.
UPV/EHUko doktorea kimika fisikan
Kimikan doktorea. UPV/EHUko kimika analitiko saileko irakaslea. UEUkidea.
Hizlari eta ikerlariek telematikoki zabaldutako informazioa, datuak eta ikuspuntuak eztabaidatuko dugu Eibarren presentzialki. Eta informazio osagarria bertan aurkeztuko da.
Gaian interesa duen edonork.
Ekologia, jasangarritasuna, hondakinen kudeaketan parte hartzen dutenenak,
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:00-10:30 |
Berotegi-efektua, beharretik arazora.Leire Ruiz (UPV/EHUko doktorea kimika fisikan.)
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.
|
|
10:30-11:00 |
Hiri hondakin solidoak.Daniel Zuazagoitia (Doktorea kimika analitikan. UPV/EHUko Magisteritza eskolakoa.)
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.
|
|
11:00-11:30 |
Hiri hondakin solidoen balioztatze energetikoa Euskal Herrian.Gorka Bueno (UPV/EHUko doktorea Goi ingenieritzan.)
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.
|
|
11:30-12:00 |
Dioxinak eta Furanoak.Sonia Arrasate eta Eneritz Anakabe (UPV/EHUko irakasleak, Doktoreak kimika organikan.)
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.
|
|
12:00-12:30 |
Konpostajea.Natxo Irigoien (Doktorea Nafarroako Unibertsitatean.)
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.
|
|
12:30-13:00 |
Konpost planta baten tamaina zure herrirako: kalkulu megamakroskopikoak.Fernando Mijangos (Kimikan doktorea. Koordinatzailea.)
>>> Ikusi hemen hitzaldian erabilitako aurkezpena.
|
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.