Udako Ikastaroak :: Itzulpengintza, Informatika
Ikastaroa bete egin da. Eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara. Bajaren bat egonez gero, zurekin harremanetan jarriko gara.
Itzulpengintzaren alorra izugarri aldatzen ari da azken urteetan. Itzulpenak eskuz egitetik, ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresna bidez egitera pasatu ginen. Ondoren, baliabideak sare lokal batean partekatzea etorri zen, eta orain baliabideak Interneten bidez ere partekatzen dira.
Softwareari dagokionez ere, dena gure ordenagailuan instalatuta izatetik, dena web zerbitzu bidez egitera pasatzen ari gara.
Gero eta garrantzi handiagoa dauka merkatuan baliabideak partekatzeak, eta horretarako hainbat teknologia eta tresna berri garatzen ari da.
Itzulpengintzan, beste alorretan bezala, inportantea da teknologia kontuetan atzean ez geratzea, denborari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, eta gure lana ahalik eta erosoen egiteko.
ELEKA Ingeniaritza linguistikoa enpresako teknikaria eta hizkuntza-teknologietan aditua.
Ikastaroa ordenagailu-gelan izango da, eta saio praktikoa izango da.
Itzulpengintzan dabilen edozein profesionalei.
Copyright @ 2012 UEU -- Bisitariak: 0