Udako Ikastaroak :: Politika, Soziologia
Mintegi honen bidez ikuspegi dekoloniala landu nahi dugu Euskal Herritik eta euskaraz. Eta zentzu berean, dekolonitatetik Euskal Herria landu.
Castro-Gómez, Grosfoguel, Carina Ochoa eta beste hainbat egungo pentsalarien arabera, ikuspegi dekoloniala baliogarria da mundu deskolonizatu eta poskolonialan bizi garen uste okertua gainditzeko. Are gehiago, bizirik irauten duten botere hierarkietan sakontzeko beharrezko tresnak eskaintzen dizkigu ikuspegi honek. Ekarpen hauek, gure mundua eta gure garaia sakonago ulertzeko ezinbesteko dira, eta, era berezian, eurozentrismoa eta honekin batera errotutako arrazakeria kolokan jartzeko.
Halaber, ikuspegi honek beste euskarri bat eskaintzen digu, estaturik gabeko herri gisa pairatzen ditugun subordinazio harremanen nondik-norakoa ulertzeko, eta ustez borondatezkoa den menpekotasunaren iturburuan aurkitzen diren mekanismoak argira ekartzeko.
Mintegi hau UEUk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean antolatu dute.
Idazlea, gazte mugimenduan nahiz politikagintzako hainbatesparrutan ibilitakoa. Ikerketa historikoari lotutako bi liburu argitaratuditu.
Ibai Atutxak New York eta Bartzelonatik teoria kritikoen tendentzia berriak landu ditu Euskal Herriko diskurtso dominatzaileak aztertzeko. Orain Bilbotik Europa garaikidearen eraikuntza biolentoa ikertzen dihardu. Saiakera generoaren baitan, euskal literatura, literatura konparatua, filosofia garaikidea eta ikasketa kulturalak jorratu ditu, beti ere, klase, arraza, genero eta sexualitateen ikuspuntuak abiapuntu hartuta.
Filosofian lizentziatua. Joxe Azurmendiren nazio ideiei buruzko doktoretza tesia egiten ari da UPV/EHUn. UEUren Filosofia sailburua.
Soziologian doktorea, Leeds-eko Unibertsitatean ikerlea.
Euskal Herriko Unibertsitatea.
Historia Ikerlari. Iratzar Fundazioko kidea.
Finean, ikuspuntu dekolonialak zapalkuntza ezberdinen arteko harremanak aztertzen ditu, uztarketa moduan ulertuta. Zapalkuntza eta, ondorioz, borroka ezberdinen arteko mihiztapenerako aukera eskaintzen digu mundu ikuskera honek.
Besteak beste, bilatuko ditugu modu zehatzagoan:
Mintegiaren xedeak, beraz, ikuspegi dekolonialaren nondik norako nagusiak aztertu, Euskal Herrian izan duen harrera eta garapena arakatu eta askapen pentsamendu zein jardueretan izan dezakeen eraginkortasuna mahai gainean jartzea izanen lirateke.
Aurkezpen magistralaren eredua baino ahalegin kolektiboa lehenetsi dugu, eta, beraz, talde dinamikaren araberako metodologia proposatzen dugu. Gauzak honela, bloke tematiko bakoitzak bi zati izanen ditu, lehena, azalpenak, elkarrizketa moduan, hizlari eta dinamizatzailearen artean, eta bigarrena, talde lana.
Uztartuko ditugu hizlarien aurkezpen eta talde dinamika ezberdinak. Aurreko ikastaroetan erabili dugun metodologiarekin.
Gaian interesa daukan edonori.
Alor desberdinetan lanean ari diren profesionaleei edo gaian interesa duenari.
Institutu, eskola edo unibertsitateko irakasleei.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:30-10:45 |
Harrera. |
|
10:45-12:00 |
Mahai ingurua: Zapalkuntza ezberdinen arteko uztarketak, intersekzionalitatearen begirada eta praktika.
>>> Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
|
|
12:00-12:30 |
Atsedena |
|
12:30-14:00 |
Mahai ingurua: Euskal herritartasuna eta nortasun berri bat begirada dekolonialetik.
>>> Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
|
|
14:00-14:15 |
Balorazioa. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
10:30-10:45 |
Harrera-ongi etorria. Argipenak, helburu eta metodologiaren aurkezpena. |
|
10:45-11:15 |
Zertaz ari gara dekolonitatea diogularik? Hurbilpena eta eztabaida dekolonial-poskolonialak ezagutzea.>>> Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa |
|
11:30-12:00 |
Genealogiak gurean: Dekolonitatearen itzala Euskal Herrian, begirada historikoa.>>> Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa |
|
12:00-12:30 |
Atsedena |
|
12:30-14:00 |
Dekolonitatea eta estaturik gabeko herriak.>>> Ikusi hemen hitzaldiaren bideoak: Onintza Odriozola eta Floren Aoiz |
|
14:00-16:00 |
Bazkaltzeko tartea |
|
16:00-17:00 |
Lurra urdina da laranja bat bezala: errealitatea, kontraesanak eta mamu dekolonialak. |
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.
HOMOLOGAZIOA
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuan homologazioa eskatuta, erantzunaren zain.