Udako Ikastaroak :: Etxebizitza, Soziologia
Etxebizitza Kooperatiben artean erabilera lagapeneko eredua ezagutzera ematea eta zehazki eredu horretan elkarbizitza komunitarioa sustatzen duten kooperatibena. Ikastaro honen helburua eredu horrek dituen ertzak eta ezaugarriak zeintzuk diren ondo azaltzea eta hausnartzea da. Euskal Herrian hainbat dira eredu honen baitan etxebizitzak eraiki edo eta eraberritzeko asmoz sortutako hainbat taldeen esperientziaren berri emango da ere, haietako batzuk, hiriguneetan, beste batzuk landa eremuan.
Ikastaro hau KoopFabrikarekin elkarlanean antolatu da.
09:00-9:15 - Kokapena: Etxebizitza kooperatibak. Motak eta desberdintasunak. - Arianne Kareaga
09:30-10:30 - Erabilera lagapeneko Etxebizitza kooperatiben eredua - Nora Erdozia
11:00-12:00 - Zaintza arkitektura eta elkarbizitza komunitarioa - Nora Erdozia eta Ana Almandoz
12:30-13:00 - Mota honetako etxebizitza kooperatibak martxan jartzeko pausu eta faseak - Ana Almandoz
13:00-14:00 - Bazkalordua
14:15- 16:30 - Testigantzak:
16:30-18:30 - Zein oztopo eta erronka ditugu Hego Euskal Herrian eredu hau sustatzeko? Mahaingurua eta hausnarketa.
>> Eskuratu hemen ikastaroan erabilitako aurkezpenak:
Azalpenak eta testigantza bidez, eztabaida eta hausnarketa kolektiboa sustatuko dira.
- Erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatibetan eta elkarbizitza komunitarioan interesa izan dezakeen edonor.
- Erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatibak sustatzeko ezagutzak eskuratu nahi dituena.
- Eredua sustatzen lagundu nahi duten Udaletako zein administrazio ezberdinetako ordezkari politiko zein teknikoak.
- Erabilera lagapenako etxebizitza kooperatibak sortzen dabilen ekintzaile taldeetako kideentzat.
Orokorrean, alor desberdinetan lanean ari diren profesionaleei edo gaian interesa duenari.Institutu, eskola edo unibertsitateko irakasleei.
OSASUN-SEGURTASUN OHARRA
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.
HOMOLOGAZIOA
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuan homologazioa eskatuta, erantzunaren zain.