Udako Ikastaroak :: Psikologia

Erresilientzia: une gogorretatik indartuta irteteko gaitasuna.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 18.20 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko ekainaren 27a

Gizartean, arrisku-egoerak edo esperientzia larriak eta traumatikoak jasaten dituzten pertsona askok, gaixotasunak pairatzen dituzte. Ostera, zenbaitek egoera gainditzen dute eta askotan indartuak ateratzen dira esperientzia horietatik. Baina, zorigaitzeko faktore horien aurrean, zergatik ez dira pertsona guztiak gaixotzen haien egoerak parekoak izanik? Egindako ikerketetan oinarrituta, hori argitzen duen kontzeptu bat garatu da: erresilientzia, ezbeharrei aurre egitea lortzen duten pertsonen ezaugarriak biltzen dituena. Kontzeptu horretatik abiatuta, gaur egun, erresilientzia ezinbesteko trebetasuna da nork bere bizitza-proiektua eraikitzeko bidean. Horren arrazoiak dira, besteak beste, erresilientzia bizirauteko ezaugarritzat jotzen delako; bizitza osasuntsu bat garatzeko aukerak handitzen dituelako; etorkizunean, erresilientzia lantzeak gaixotasun psikiko gutxiago egotea bermatzen duelako; errendimendu akademikoan laguntzen duelako; pertsonaren autoestimua, autonomia edo eta harremanak hobetzen dituelako.

Irakasleak

  • Ainhara Marti Zulaica

    Psikologian lizentziatua. Animalia eta Natura bidezko Terapian aditua.

  • Alexander Muela Aparicio

    Psikologian doktorea, psikoterapeuta, EHUko irakaslea eta UEUko kidea.

  • Mikel Olano Gonzalez

    Psikologian lizentziatua. Harrera-familian eta adopzioan aditua.

Helburuak

  • Erresilientziaren kontzeptua ezagutzea eta sakontzea.
  • Erresilientziaren aplikazio praktikoaren esku-hartzeak ezagutzea.
  • Gaitasun hori lantzeko erabiltzen diren teknika era ariketei hurbiltzea.

Edukiak

1. Hurbilpen teorikoa

  • Erresilientzia: definizioa, historia eta oinarriak.
  • Erresilientzia-faktoreak.
  • Erresilientzia eta emozioak
  • Erresilientzia hezkuntzan

2. Erresilientzia eraikitzen

  • Haur erresilienteen ezaugarriak
  • Gazte erresilienteen ezaugarriak
  • Erresilientzia ahalbidetzen duten jarrerak
  • Ariketa praktikoak

3. Erresilientzia:zenbait esku-hartze.

  • Tratu txarrak jasandako haurren esku-hartzea. Kasuen azterketa.
  • Harrera-familietan dauden haurren esku-hartzea. Kasuen azterketa.
  • Adoptatutako haurren esku-hartzea. Kasuen azterketa.
  • Animalia eta Natura bidezko terapia, erresilientzia sustatuz. Kasuen azterketa.

Metodologia

Teorikoa eta praktikoa.

Nori zuzendua

Giza Zientzietan lan egiten duenari (irakasleak, psikologoak, psikiatrak, gizarte-langileak, medikuak, hezitzaileak, erizainak, irakasleak eta abar) eta gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).