Udako Ikastaroak :: Psikologia
Gizartean, arrisku-egoerak edo esperientzia larriak eta traumatikoak jasaten dituzten pertsona askok, gaixotasunak pairatzen dituzte. Ostera, zenbaitek egoera gainditzen dute eta askotan indartuak ateratzen dira esperientzia horietatik. Baina, zorigaitzeko faktore horien aurrean, zergatik ez dira pertsona guztiak gaixotzen haien egoerak parekoak izanik? Egindako ikerketetan oinarrituta, hori argitzen duen kontzeptu bat garatu da: erresilientzia, ezbeharrei aurre egitea lortzen duten pertsonen ezaugarriak biltzen dituena. Kontzeptu horretatik abiatuta, gaur egun, erresilientzia ezinbesteko trebetasuna da nork bere bizitza-proiektua eraikitzeko bidean. Horren arrazoiak dira, besteak beste, erresilientzia bizirauteko ezaugarritzat jotzen delako; bizitza osasuntsu bat garatzeko aukerak handitzen dituelako; etorkizunean, erresilientzia lantzeak gaixotasun psikiko gutxiago egotea bermatzen duelako; errendimendu akademikoan laguntzen duelako; pertsonaren autoestimua, autonomia edo eta harremanak hobetzen dituelako.
Psikologian lizentziatua. Animalia eta Natura bidezko Terapian aditua.
Psikologian doktorea, psikoterapeuta, EHUko irakaslea eta UEUko kidea.
Psikologian lizentziatua. Harrera-familian eta adopzioan aditua.
1. Hurbilpen teorikoa
2. Erresilientzia eraikitzen
3. Erresilientzia:zenbait esku-hartze.
Teorikoa eta praktikoa.
Giza Zientzietan lan egiten duenari (irakasleak, psikologoak, psikiatrak, gizarte-langileak, medikuak, hezitzaileak, erizainak, irakasleak eta abar) eta gaian interesa daukan edonori.