Udako Ikastaroak :: Sexologia
Tantrak 'bizitzari bai' dio. Ez da sinesmena edo fedea; bizitzeko, esperimentatzeko eta sentitzeko modu bat baizik, oraingoxe unea onartzen duena, nahita aukeratu izan bazenu bezala.
Tantra geure burua maitasunari irekitzeko modu bat da, geure burua garatzeko eta geure zentzumenak fintzeko.
Tantrak dio: onartu zeure burua zaren bezala, hauxe da oinarrizkoena. Zaren modukoa onartuta baino ezingo baituzu hazi. Horregatik, zeure buruarekin maitekorra izaten ikastea, zeuregan arreta jartzea, zeure burua errespetatzen eta barkatzen ikastea…, hori dena izango da premiazkoa, gero maitasun hori partekatu ahal izateko, zintzotasunetik, errespetutik eta indibidualtasunetik.
Jaiotzen garenetik gauza asko ikasten dugu, baina gutxitan konturatzen gara maitatzen ikastea, bihotza zabaltzen, gorputzeko energia hedatzen, oinarrizko baldintza dela zoriontasun eta osotasunerako.
Pedagogian lizentziatua da. Sexologiako ikasketak burututa ditu eta UEUko kidea da.
Teoriko-praktikoa.
Garapen pertsonala landu nahi duen orori.
Ikasleak ondoko materiala ekarri beharko du: manta edo esterilla bat eta arropa erosoa.
Copyright @ 2012 UEU -- Bisitariak: 0