Udako Ikastaroak :: Filosofia
Moderniaren kontraesan eta problemak pentsatu behar dira berriz, gaur egun ditugun arazo etiko, filosofiko zein politiko sakonak hobeto uler ditzagun. Horretarako, autoreka, moderniaren bilakaera ulertzen joango gara. Lehen modernitatea, Descartesengandik Humerenganaino doana, eta bigarrena Kantengandik Nietzsche arte doana bereizi egingo ditugu. Gaur egun puri-purian dago modernitatea/postmodernitatea eztabaida: batzuek modernia gainditu dugula diote, beste batzuek postmodernian gaudela, eta beste batzuek oraindik moderniatik atzera egin dugula esan eta Erdi Aroan gaudela diote. Horrek erakusten du modernia berriz pentsatu egin behar dela, handik baitatoz gaur egun ditugun arazo filosofiko, etiko zein filosofikoak.
Filosofian lizentziatua eta EHUko doktoregaia.
Filosofian lizentziatua.
EHUko irakaslea eta filosofian doktorea.
EHUko irakaslea eta Filosofian doktorea.
EHUko irakaslea eta Filosofian doktorea.
EHUko filosofia irakaslea.
Filosofian doktorea eta irakaslea. UEUko kidea.
Soziologian lizentziatua, Leeds-eko Unibertsitateko irakaslea eta doktoregaia.
Michigan State University.
Irakasleak autore bakoitza aurkezteko saioetan haien testuen irakurketa eta azalpen batzuk partekatuko ditu. Aurretik, eskola hasieran galdera batzuk banatuko dira, autoreari buruzkoak. Horrek, aurretik autoreari buruz pentsatzen duguna paperean idazteko esfortzua eskatuko du, geroago, idatzi dugunetik ikasi dugunera egindako jauzia ikus dezagun. Beraz, autoreei buruzko klaseetan eztabaida eta edukia partekatuko dira, irakaslearen arabera. Eztabaida “libreak”, horretarako propio diren hitzaldietan egingo dira, hau da, lehen eta hirugarren eguneko arratsaldeetan.
Filosofian interesa duen edonori zuzendua dago. Beraz, ez da jakintza maila berezirik behar ikastaroan parte hartzeko. Hori bai, eskatzen da Modernitatearen auziaz liburuari aurretik begiradatxo bat botatzea. Horrela, denok eduki minimo batzuekin egoteak klaseetako azalpenak erraztu eta gidatuko ditu.
Copyright @ 2012 UEU -- Bisitariak: 0