Udako Ikastaroak :: Informatika
Ikastaroaren helburu nagusia software librearen inguruko kontzeptu, ideia, filosofia eta bizimoduari sarrera egitea da. Ikastaroaren hasieran, software librearen hastapenak azalduko dira. Ondoren, eztabaida-mahaiaren dinamika erabiliz aurreko atalean ikusiriko kontzeptuei buruz eztabaidatuko da.
Atal praktikoan, bi ekintza aurkezten dira. Instalazio-jaialdia, non ikasleek eskolako edo etxeko ordenagailuetan GNU/Linux sistema eragile bat instalatuko duten. Eta Ubuntu distribuzioarekin batera datozen programen sarrera laburra egingo da, eguneroko beharrak asetzeko programen ezaugarriak azalduz.
Landuko den sistema eragileak eta programek euskaraz erabiltzeko aukera dute.
UEUko kidea. Informazio Sistemen doktorea. Ingeniari informatikoa. Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea.
Lehenengo bi egunetan atal teorikoak landuko dira, modu dibulgatzaile batean edukiak emanez.
Bigarren egunean eztabaida-mahaien dinamika erabiliz, ikasleen parte-hartzea sustatuko da.
Azkenengo egunean “Install party” bat egingo da, non ikasleek aurreko egunetan landutako kontzeptuak modu praktikoago eta kolaboratzaile batean landuko dituzten.
Publiko orokorrari, ikasle eta irakasleei.
Aholkaturiko ezagutzak (ez dira ezinbestekoak): ordenagailu baten gutxieneko erabilera.