Udako Ikastaroak :: Pedagogia

Pedagogia feminista: lanketa poliedrikoa eskola eremuan.

  • Data: 2021(e)ko uztailaren 1a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Osteguna. 10:00-14:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 4.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2021(e)ko maiatzaren 17a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2021(e)ko ekainaren 30a

Sistema heteropatriarkalaren oinarrietan dagoen sexu-generoaren eraikuntza haurren sozializazio prozesuan hasten da. Kulturala den eraikuntza horren bitartez, genero desberdintasunen betikotze prozesua gauzatzen da.

Egungo jendarteak hierarkikoa den egitura dikotomiko bati erantzuten dio, zeinetan genero harremanak boterearen banaketa desorekatuan oinarritzen diren.

Sistema honek, iruditeria patriarkalari jarraipena emateko, mekanismo ezberdinak erabiltzen ditu: komunikabideak, erlijioa, tradizioa, kultura, hezkuntza... beste askoren artean.

Hezkuntza, besteak bezala, ez da elementu neutroa, gizarte desorekak birproduzitzen lagundu dezake edo eraldaketarako tresna bilakatu.

Pedagogia feministaren bitartez, hezkuntza, eraldaketarako tresna bilakatu nahi dugu. Desberdintasunak azaleratu eta berauez jabetzen lagunduko duen hezkuntza prozesuak eraikitzeari buruz ari gara. Normalizazio mekanismo horiek hautsiko dituen hezkuntza ikuspegi eta praktika multzoaz, aldaketarako ekintzak sortu eta eraikiko dituena.

 

Ikastaro hau UEUk eta LABek  elkarlanean antolatu dute.

.

>>>Ikusi hemen ikastaroaren bideoa LAB-Irakaskuntzaren web gunean.

Helburuak

  • Hezkuntza eremuan sexu-genero eraikuntza eta heteroaraua nola eraikitzen diren aztertzea.
  • Sexu-genero eraikuntza eta heteroaraua deseraikitzeko begirada integrala lantzea.
  • Pedagogia Feministaren bidean alternatiba diren zenbait esperientzien aurkezpena.

Metodologia

Eguna bi zatitan banatuta egongo da. Lehenengo zatian, gaiaren inguruko testuingurua, lehen bi hizlariek jarriko dute eta hurrengo hizlariek Hego Euskal Herrian martxan dauden esperientzia praktikoei buruz arituko dira.

Hitzartze bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du. Atal bakoitzaren ostean, parte-hartzaileek galderak egiteko tartea izango dute.

Atal bien artean atsedenaldia egongo da.

Nori zuzendua

Hezkuntza komunitatea osatzen duen orori baliagarria izatea helburu. Bereziki hezkuntza prozesuak gidatzen dituen edozein hezitzailerentzat.

Egitaraua

2021-07-01
Ordua Edukiak Irakaslea
10:00-10:15

Ikastaroaren hasiera eta aurkezpena.

10:15-11:15

1. atala:

  • “Zisheteroaraua eta genero eraikuntza”. Joseba Gabilondo Marques, Hiruki Larroxako Kidea. Gizarte Hezkuntzan Graduduna, Talde Prozesuen Bidelaguntzailea eta EHGAMeko kide bezala, Euskal Herriko Sexu Askapenerako aktibista politikoa.  >>>Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
  • “Metodologia gutxiago,hausnarketa gehiago”. Mireia Delgado Exposito, Pedagogo feminista, bitartekari literario eta ipuin kontalaria.  >>>Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
  • Tratu onak komunitatera: Plax! sexologia zerbitzua eta Beharren Lorategia”. Edurne Mendizabal Tolosa, Sexologoa eta parekidetasunean aritua. Arremanitz kooperatibako sortzaile 2010ean eta geroztik egitasmo anitzak garatzen ditu bertan. Andoaingo Harremonak, Plax!sexologia zerbitzuen eta antzerki foroen arduradun.  >>>Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
12:15-13:15

2. atala:

  • “Ondarroako esku-hartze integrala.” Rosa Baltar Cabo, Ondarroako Udaleko Berdintasun Teknikaria. Miren Larrea Murgoitio, Gizarte Hezkuntzan Graduduna. Ondarroako egitasmoko hezitzailea eta pedagogia feministetan aritua. Iñigo Ranero Gonzalez, Pedagogian graduduna. Ondarroako egitasmoko hezitzailea eta Queer feministetan aritua.  >>>Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
  • “Kurutziaga ikastola. Kanpo espazioaren eraldaketa prozesua.” Erika Lagoma Pombar.Hispaniar eta Euskal Filologian Lizentziatua.Kurutziaga Ikastolako irakaslea eta DBHko elkarbizitza arduraduna.  >>>Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa
  • “Nafarroa: Skolae” Programaren egite prozesua''. Mikel Colomo Gurbindo. Lehen Hezkuntzako Irakaslea.”Skolae” programan aritua eta Hezkidetan aditua.  >>>Ikusi hemen hitzaldiaren bideoa

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu (goian izenburuaren azpian) eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
  • Diru-laguntzen informazioa.
LABeko AFILIATUAK
  • UEUko bazkideen prezioa izango dute: 10,00€
  • Izena ematerakoan oharretan afiliatua dela adierazi beharko dute.

Oharrak

COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.