Udako Ikastaroak :: Osasun publikoa
Kannabisa eta kannabisetik eratorritako produktuak mendeetan zehar erabili izan diren arren, bereziki modan jarri dira azken urteotan, batez ere CBD-aren (kannabidiola) erabileraren ondorioz eta Europako eta munduko hainbat naziotan martxan jarri diren programa medizinalen ondorioz. Gaiaren inguruko ezagutza falta handia da ordea.
Hori dela eta, ikastaro honetan landare hau hainbat ikuspegi ezberdinetatik aztertuko dugu:
Zientzia kimikoetan dokotrea. UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea.
Egunean zehar kannabisaren inguruko gai ezberdinak landuko dira aditu ezberdinek emandako saio teorikoetan. Saio bakoitzean galderak egiteko eta eztabaidatzeko aukera egongo da eta egunaren bukaeran ere eztabaidarako tarte bat egongo da hizlari guztiekin.
Kannabisaren munduak interesa pizten dion edonori zuzendua dago ikastaroa. Bereziki interesgarria izan daiteke medikuentzat, medikuntza ikasleentzat eta orokorrean kannabis erabiltzaileentzat. Ez da behar inolako titulaziorik ikastaroa jarraitu ahal izateko.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Ikastaroaren aurkezpena eta sarrera orokorra.
|
|
09:30-10:15 |
Endokannabinoide sistema eta kannabisaren erabilera terapeutikoak.
|
|
10:15-11:00 |
Teknologia berriak kannabisaren hazkuntza proiektuetan.
|
|
11:00-11:30 |
Atsedenaldia. |
|
11:30-12:15 |
Gaur egungo egoera legala.
|
|
12:15-13:00 |
Merkatuko kannabis produktuak eta autokultibo aukerak.
|
|
13:00-15:00 |
Bazkaltzeko tartea. |
|
15:00-15:45 |
Kutsatzaileak eta etiketatua Europako kannabis produktuetan.
|
|
15:45-16:30 |
Kannabisaren erabileran arriskuen gutxitzea.
|
|
16:30-17:00 |
Eztabaida-mahaia.
|
|
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.