Udako Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Soziolinguistika
Berrogeita hamar bat urtez Euskaltzaindiak garatu duen euskara batuak bere bidea egin du euskal komunitatean; Ipar Euskal Herrian ere bai. Haren beharra ez dute eztabaidatzen orain euskaraz idazten dutenek, eta gizarte-alor anitzetan sartua da, bai idatzian, bai ahozko moldean.
Halere, adituetarik kanpo, Ipar Euskal Herrian guti edo gaizki ezagutua dela ohartzen da. Batzuetan, tokiko hizkerekin nahasten da. Hiztun zenbaitek zalantzak badituzte: zein forma erabil testuinguru batean edo bestean? Zein da euskara batuan forma egokia? Haurtzaroan ikasi nuen forma hori erabil daitekea euskara batuan? Etab.
Ikastaro hau UEUk eta Euskararen Erakunde Publikoak elkarlanean antolatu dute.
Hizkuntzalaritza orokorrean doktorea da eta euskaltzainburuordea. Zubereran eta soziolinguistikan aditua da.
Helburuko erabiltzailea Iparraldeko euskaldun alfabetatua da, euskara batua erabili nahi duena: irakasleak, ikasleak, hizkuntza-teknikariak, euskara idatzia erabiltzen dutenak eta, jende horretaz harandian, diasporan edo Hego Euskal Herrian gai horretaz interesa duena.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:30-12:30 |
Baliabide digitalak euskararen lagun.
Teknologia berriek berrikuntza asko ekarri dituzte hizkuntza-teknologien arloan, gizarteko beste hainbat arlotan bezala. Elhuyarrek garatu dituen tresnen berri emango dugu, eta euskara egunerokoan erabiltzen duten ikasle eta irakasleentzat, itzultzaile, kazetari eta bestelako profesionalentzat baliagarriak izan daitezkeen hizkuntza-baliabideak erakutsiko ditugu.
Hiztegietan, corpusetan edo testu-bilduma handietan ikusten diren azken joerak ikusteaz gain, adimen artifizialak itzulpengintza automatikoan eta ahotsaren sintesian nahiz ezagutzan ekarri dituen aldaketen berri emango dugu. |
|
14:00-15:30 |
Euskara Eskuz Esku tresnaren aurkezpena: Euskaltzaindiaren arauak Iparraldeko testuinguruan.
Euskaltzaindiak orain arte finkatu dituen 192 arauetarik batzuk ikertuko dira. Ikusiko da nola Iparraldeko euskalkiak kontuan hartu dituen. Ahoskera, puntuazioa eta euskara estandarraren eta Iparraldeko ohiko hitzen arteko baliokidetza aztertuko dira ere. Bestalde euskara batua Iparraldeko testuinguruan kokatuko dugu, EEEren inkesta soziolinguistikoa, elkarrizketak eta aditu batzuek idatzi dituzten informazio testuak baliatuz. |
|
15:30-16:30 |
ITZULI itzultzaile automatiko neuronala eta ITZULI+ tresna-barra: nola eta zertarako erabili.
Iparraldean Eusko Jaurlaritzak garatu dituen bi tresna garrantzitsu aurkeztea. Nola eta zertarako erabili, eta eskaintzen dituzten funtzionalitateak ezagutzea. Tresna horiek erabilita, euskararen erabilera eta presentzia areagotuko da Iparraldean eta, laguntza-tresna horiei esker, erabiltzaileek euskara lanean edo eskolan erabiltzeko orduan konfiantza bereganatuko dute. Tresnak etengabe hobetzen eta osatzen ari dira eta gero eta aukera gehiago eskainiko dute.
|
|
Ikastaroa doan da baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.
COVID-19 izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.