Udako Ikastaroak :: Historia
Joan den mendean izandako bi mundu-gerrek eragin zuzena izan zuten Estatu Frantziarrean, baita Ipar Euskal Herrian ere: Lehendabizikoa amaitutakoan, frantziarren garaipenak gerla horretan izandako jokabide politiko, ideologiko eta giza ekonomikoak sendotu zituen eta zenbait urte geroago lehertuko zen Bigarren Mundu Gerraren aurrekari zuzena izan zen.
Bigarrenak, aldiz, nahiz eta hainbat berdintasun izan, aldagai nabarmenak izan zituen. Alde batetik, 1940an, armada alemaniarraren garaipen azkarra eta horren ondorioz Euskal Herriraino bertaraino haren okupazioa zabaltzea. Bestetik, egoera berri horrekiko Frantziako agintariek, Petain-Lavalen gobernuen bitartez, izan zuten jokabide kolaborazionista, Euskal Herrian ere bere adierazpideak izanen zituena. Baina horren ondoan ere, Espainiako gerratik alde egindako erbesteratuak izateaz gain, Erresistentziara joko zuten taldeak eta ekimenak izan ziren. Hori dela-eta, 1940ko abagunea aberatsa bezain konplexua dugu Euskal Herriak bere lurrean bertan, ñabardura eta jarrera guztiak kontuan hartuz, bizi izandakoa aztertzeko.
Doktorea. HUHEZIko irakaslea. UEUkidea.
EHUko Historia Garaikideko Saileko irakaslea. UEUkidea.
Historian lizentziaduna. Nazionalismoaren Artxibategiko Teknikaria. Gaian aditua.
Irakasleen azalpenak.
Historiako eta Gizarte Zientzietako ikasle eta irakasleei,eta orokorrean, jende orori.