Udako Ikastaroak :: Pedagogia, Sexologia
Sexualitatea —gozamen, komunikazio eta ugalketarako iturri bezala ulertuta— gizaki guztien alderdi eta ezaugarria da, emakume eta gizonenak, neska eta mutilenak; jaiotzen garenetik eta gure bizitza osoan zehar. Izate hau, bizitzako aro ezberdinetan, era anitzetan gertatzen da, prozesu mugikor eta gizabanakoa delako. Horregatik, bakoitzaren garapenean eragina dauka, baita gure ingurukoekin ditugun harremanetan ere, hau da, garrantzitsua da gizartean.
Pertsona guztiak sexu-hezkuntza egiten dugu (balio batzuk igorriz, jarrerekin…) eta askotan ez gara konturatzen egiten ari garenik. Horregatik da hain garrantzitsua neska eta mutilen hezkuntzan ari garenok bidaltzen ditugun balio eta jarrerak esplizitu egitea.
Hezkuntza pertsona arduradunak prestatzea dela uste dugu, berdintasun-jarrerak onartzeko prest, baita errespetu eta harremanetan arduradunak izatea ere.
Gizarte langintzan diplomatua eta Sexologian masterra. EMAIZE Sexologia Zentroan dihardu lanean
Soziologian lizentziatua eta Sexologian masterra. EMAIZE Sexologia Zentroan dihardu lanean
Hezitzaileek sexu-heziketa ona egiteko gako batzuk izatera laguntzea: ezberdintasunarekiko errespetuan eta norberaren zainketan oinarrituta.
Hezitzaileekin sexuen inguruko gaiak lantzea, haien sexualitatea “eraikitzea” suposatzen duenari lagunduz, eta ezagutza eta pentsamendu kritiko eta sortzailea sustatzea.
Gure lan egiteko era teoriko praktikoa da, hau da, alde batetik teoriak lantzeko tarteak izaten dira, eta bestetik, eztabaidarako eta zenbait material aztertzeko ere bai, esperientzien trukea oso hezigarria iruditzen baitzaigu. Hausnarketarako eta lan pertsonala egiteko ere lekua eskaintzen dugu. Parte-hartzaileen beharrak hartuko dira kontuan, izan ditzaketen zalantzak ebazteko.
Ume edota gazteekin lan egiten dutenei eta ikasketa konkretu batzuk ikasten ari direnei: irakasle-ikasketak, pedagogia, gizarte-hezkuntza, gizarte-lana, erizaintza, medikuntza, psikologia…