Bake-kultura. Lehentasunezko balio handia, gaurko gizartean. Bake-kultura elikatu nahi da, indartu, zabaldu, errotu.
Bake-kultura elikatzeko baliabideen artean badago bat, gertukoa, erraza, arina, dibertigarria, erakargarria, merkea… eta zinez eraginkorra: dantza tradizionala. Hori bai, eraginkorra bezain ezezaguna da. Bakegintzarako ikuspegiaz erabili gabea.
Irakaslea
Helburuak
- Dantza tradizionala deskubritzea, bake-kultura elikatzeko baliabide zinez eraginkor bezala.
- Baliabide hau helburu horretarako erabiltzen ikastea.
Edukiak
Alde teorikoa:
- Zergatik da dantza tradizionala bake-kultura elikatzeko baliabide eraginkorra? Zertan da eragin hori?
- Nola erabili baliabide hau? Erabilgarritasun ereduak.
- Orientabide praktikoak.
Alde praktikoa:
- Dantza: aukeratutako dantza tradizionalen bilduma ezagutu, ikasi eta gozatzea. Arrazoi politiko edo ekonomikoak direla, gaur egun topikoz eta aurreiritziz hartzen ditugun hainbat herrialdetako dantzak landuko ditugu (hamabost dantza inguru).
- Proposatzen den metodoa esperimentatu nor bere baitan (bizipena).
- Ebaluazioa, eta emaitzen azterketa taldean.
Metodologia
- Jarduera honek sentipenean izan nahi du eragina. Horregatik, batez ere praktikoa izango da. Praktikoa, parte-hartzailea eta ludikoa.
- Jarduera, dantza egitean datza. Zati handi batean, animazio-ekintza baten itxura izango du: dantza bakoitza labur azaldu, eta dantzatu, tokian tokiko musiken laguntzaz. Horrela, bata bestearen atzetik, erritmo lasai baina animatuan.
- Dantza bakoitzaren aurretik haren jatorria azalduko da (herrialdea edo kultura), haren esanahia, zein egoeratan dantzatu ohi den…
- “Hitzen beharrik gabe”: berezitasun hau erakustea izango da helburu nagusia. Interesatzen zaigu ikasleek beraiek esperimentatzea ez dagoela hitzen beharrik dantzaren bitartez eragina lortzeko.
- Horregatik, benetako egoeran bageunde bezala jokatuko dugu. Diskurtsoetan sartu gabe, dantzan egingo dugu, une ludikoa gozatu, eta utzi, dantzek euren lana egin dezaten (euren edertasunaz menpera gaitzaten).
- Izaera ludikoa: lortu nahi den lehenbiziko emaitza, gozatzea da, ondo pasatzea. Azken helburua (bake-kultura elikatzea), berez etorriko da.
- Aldi berean, jakina, ikasleek dantzak ikastea da helburua, nork bere esparruan erabili ahal izateko gero. Hori horrela, dantzak barneratzeko estrategia egokia erabiliko da.
- Ikastaroaren azken saioan etorriko da teoria, dantzak ikasten amaitutakoan: ikastaroko esperientzia baloratuko dugu, emaitzak, baliabide hau nola erabili, baliabide ludiko bezala erabiltzeko aukera…
- Normalean, ikastaroaren amaieran ikasleak gai izango dira dantza guztiak (edo gehienak) euren kabuz dantzatzeko.
- Material osagarria: ikasitako dantzen bilduma (audioa); dantzak bideoz grabatzeko aukera.
Nori zuzendua
Bake-kulturaren aldeko heziketan diharduten edo interesa izan dezaketen hezitzaile, dinamizatzaile eta erakundeei:
- Hezkuntza arautuko irakasleak: Lehen eta Bigarren Hezkuntza, Hiritartasunerako Heziketa, Musika, Kulturartekotasuna, Helduen Hezkuntza…
- Pedagogia edota psikopedagogiako profesional edo ikasleak
- Gizarte-hezitzaileak.
- Immigrazio-arloko talde, erakunde edo dinamizatzaileak.
- Aisialdiko dinamizatzaileak
- Bake-heziketa edo kultura-irekitasuna jorratzen duten fundazio, elkarte, GKE, talde edo erakundeak.
Oro har, ikastaro hau irekita dago:
- Dantza tradizionalaren edo folklorearen arloan dihardutenei.
- Interesa daukan edonori.
Matrikulaziorako argibideak
- Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
- Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).
Etiketak
dantza,
kulturartekotasuna,
bakea,
udako ikastaroak,
dantza tradizionala