Tony Buzan eta Barry Buzan anaien The mind mapping book liburua oinarri hartuta, bertan deskribatzen den teknika gureganatzen hasiko gara:
- buru-mapen abantailak
- zertarako erabili buru-mapak
- nola egin buru-mapak: arauak eta egiteko prozesua
- buru-mapak egiten: eskuz eta ordenagailuz
- ikasten jarraitzeko iturriak
Irakaslea
Helburuak
- Buru-mapak zer diren, nola egiten diren eta zertarako erabili ditzakegun ulertzea.
- Eskuz egiten hastea.
- Ordenagailuz egiten ikastea.
- Nork bere kabuz eta elkarren artean jarraitzeko bideak zabaltzea.
Edukiak
- Buru-mapak eskuz egiteko ariketak.
- Irudimena lantzeko ariketak.
- Oinarri teorikoak.
- Buru-mapak jendaurrean mintzatzeko.
- Buru-mapak Xmind software librea erabiliz.
- Sakontzeko informazio-iturriak.
Metodologia
1. Buru-mapagintzari buruzko buru-mapa bat utziko da norberak ikastaro aurretik, bitartean eta ondoren erabiltzeko.
2. Ikastaroan zehar
- eskema horren edukia zein den azalduko da
- ariketa praktikoak izango dira ardatz
- jendearen parte-hartzea sustatuz
Nori zuzendua
Ikasle/irakasleei; profesionalei; jendaurrean mintzatzen direnei; sortzaileei, jakin-nahiei… Oro har, interesa daukan guztiari.
Matrikulaziorako argibideak
- Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
- Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).
Oharrak
Ikusi informazio gehiago irakaslearen blogean: Burumapak bloga.
Etiketak
buru mapak,
burumapak,
min mapping,
ideiak sortu,
udako ikastaroak