Udako Ikastaroak :: Pedagogia
Gaur egun irakaslea izatea ez da lan erraza. Ikasgai eta saioen prestaketa, azterketak prestatu eta zuzentzea, bilerak, ebaluazioak, gurasoekin elkarrizketak eta abar egiteaz gain, ikasleen kontzentrazio eza, dispertsioa, motibazio falta, emozio alteratuak, jarrera desegokiak eta abarrekin topo egiten dute. Horrek guztiak irakasleen osasunean eragiten du, estresaren ondorioz sistema immunologikoa makaldu eta gaitz fisiko eta psikologikoak sortzeko arrisku handia dagoelako.
Yogako teknikek eragin horiek arindu eta aurreikusteaz gain, ikasleekin erabiltzeko oso baliagarriak dira, beraien kontzentrazioa handitu, lasaitasuna ezarri, adimenaren gaitasunak bizkortu, eskolako jarrerak hobetu, eta ikasteko eta ulertzeko duten aldez aurreko jarrera hobetzen baita
Yogako teknikak orain dela milaka urte belaunaldiz belaunaldi praktikatu dira, norberaren oreka eta osasun fisiko eta psiko-emozionala hobetuz.
Pianoan lizentziatua, Piano Interpretazioan Masterra Arizonako Unibertsitatean. Yogako irakasle formakuntza, piano, musika eta yogako irakaslea.
Gai bakoitzaren azalpen teorikoa egin ondoren, tekniken praktikari ekingo diogu. Yogak izaera esperimentala dauka, beraz, saioak tekniken esperientzian oinarrituta egongo dira. Esterila, manta bat, arropa eroso eta galtzerdiekin etortzea gomendatzen da.
Ikasleak esterilla edo manta bat eta arropa erosoa ekarri behar du.
Copyright @ 2012 UEU -- Bisitariak: 0