Ikasi > Ikastaroak > Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: eredu aldaketaren beharra? 

Udako Ikastaroak :: Geografia

Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: eredu aldaketaren beharra?

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 27 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko uztailaren 11a

Lurralde-antolamendua: tresna administratibo, politika ezberdinen elkargune, inguru fisikoak eskaintzen dituen errekurtsoen kudeaketa egoki eta gizartearen eskariaren eta beharren arteko oreka lortzeko politikatzat jo dezakegu. Lurralde-antolamendua garatzeko orduan asko dira kontuan hartu beharreko arloak eta eragileak. Ikastaro honen bidez, 2009ko uztailean antolatutakoari jarraipena eman nahi diogu, lurralde-antolamenduak jorratzen dituen arlo eta eragileen arteko erlazioetan sakonduz. Era berean, lehengo urtean izandako gabeziak konpondu eta problematikan sakontzen jarraituko genuke. Horrela, Euskal Herriko lurralde-antolamenduaren gaur egungo analisia, etorkizuneko gatazkak, erronkak eta abar landuko dira, eredu-aldaketaren beharra ardatz izango dugularik.

Irakasleak

Helburuak

  • Lurralde-antolamenduaren irakurketa kritikoa egitea.
  • Lurralde-antolamenduari lotutako gaiak zabaldu eta Euskal Herriko eskalara ekartzea.
  • Lurralde-antolamenduan eragina duten politikak krisi ekonomiko egoeran aztertzea eta bestelako ereduak lantzea.
  • Lurraldeak aurkezten dituen ezaugarriak ulertu eta haien arteko harremanak interpretatuz Euskal Herriko lurralde-antolamenduari lotutako politiken inguruko hausnarketa kritikoak bultzaraztea.
  • Eragile ezberdinen iritziak kontrajartzeko aukera edukitzea.

Edukiak

  • EAEko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen (DOT) berrikuspena, Nafarroako Lurralde Estrategiaren garapena eta Iparraldean lurralde-antolamenduaren gainean dauden planteamenduak.
  • Uraren eta hondakinen kudeaketa.
  • Nekazaritzaren garrantzia lurralde-antolamenduan (paisaia, uraren kudeaketa, biztanleria, transgenikoak, gertuko nekazaritza eta kontsumoa...).
  • Hirigintzari lotutako aspektuak (gure hirietako auzo berriak, hirigintza eta generoa, Iruñerriko metropolizazioa…).
  • Deshazkundea eta trantsizioan dauden herri/hiriak eta lurralde-antolamendua (petroliorik gabeko etorkizuna lantzen).

Metodologia

Ikastaroa bi bloketan banatuko genuke:

  1. Lurralde-antolamenduari lotutako azterketa teorikoak (eskola).
  2. Saio ireki eta praktikoagoak, tokiko kasuen azalpenak, tailerrak edota irteera bat.

Etengabeko partaidetza eta eztabaida bilatuko da ikastarora hurbiltzen diren lagun guztien artean.

Nori zuzendua

  • Ikasleei (Geografia, Zuzenbidea, Ekonomia, Biologia, Soziologia, Arkitektura, Ingurumen Zientziak…).
  • Irakasleei.
  • Lurralde-antolamenduaren inguruko gaietan lan egiten duten profesionalei (planifikatzaileak, teknikariak, aholkulariak…).
  • Lurralde-antolamenduarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten eragile sozialei.

Egitaraua

2010-07-19

09:00-09:30 Sarrera.
09:30-11:00 Lurralde-antolamendua: mugak eta erronkak.
11:30-13:00 Krisia eta lurralde-antolamendua: aukera ote? Uraren ikuspegitiko gogoeta.
15:00-16:30 Mugikortasun iraunkorra: benetako alternatiba edo betiko politika izendatzeko etiketa berria?
  • David Hoyos Ramos
16:30-18:00 Ingurumena eta lurralde-antolamendua Euskal Herrian: diagnostikoa eta etorkizuneko erronkak.

2010-07-20

09:00-11:00 Euskal Herriko hirigintza berriaren paradigmak.
11:30-13:00 Hirigintza eta parte-hartze prozesuak: tokiko kasuak lantzen.
  • Koldo Telleria Andueza
  • Oihane Ruiz Menendez
15:00-16:30 Iruñeako hirigintza plana: helburuak, garapena, arazoak eta ondorioak.
16:30-18:00 Abiadura Handiko Trena eta hirigintza proiektuak: erreflexioak auzoetatik. (Etxabakoitz eta Sanduzelaiko Auzo Elkarteak)

2010-07-21

09:00-11:00 Nekazaritzaren beharra lurraldearen orekarako.
11:30-13:00 Energia-alternatiben bila: ez dago egungo eredua elikatuko duen alternatiba energetiko iraunkorrik.
15:00-16:30 Hondakinak: gaur egungo arazo nagusiak eta etorkizuneko erronkak. Usurbilgo adibide praktikoa.
  • Imanol Azpiroz Artano
16:30-18:00 Trantsizio sozio-ekologikoan dauden herri/hiriak .

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

lurralde antolamendua, geografia, arkitektura, iraunkortasuna, jasangarritasuna, euskal herria, udako ikastaroak, dot, paisaia, hirigintza, deshazkundea, trantsizioa, hiriak, herriak
Ohar legala · UEU · Denda · Irakurri · Babesleak · Egoitzak
Copyright @ 2010 UEU