Generoaz lar hitz egiten da azken aldian, badirudi toki zein maila guztietara heltzen ari dela. Baina hala ote da?
Ikastaro honek genero-politikak aztertu nahi ditu, generoaren inguruko gogoetek praktikan hartzen duten forma aztertu nahi du, alegia. Genero-politikek zelakoak izan beharko luketen, eta zein eratara eratu daitezkeen aztertuko dugu 10 orduetan zehar.
Irakaslea
Helburuak
- Genero-politika batek duen esanahia ezagutzea.
- Generoaren inguruan eratu diren teoriek praktikan zer nolako itxura hartzen duten aztertzea.
- Erakunde bat generoaren ikuspegitik zelan azter dezakegun ikustea, ondoren eginbeharrekoak ezagutu ahal izateko.
Edukiak
- Generoaren inguruko teorizazioa; lar sakontzerik egongo ez den arren, zeren inguruan ari garen argi utzi beharko dugu lehenik eta behin.
- Genero-politikez: zergatik genero-politikak? Noiztik? Nolakoak dira? Nolakoak izan behar lukete?
- Gure “erakundearentzat” genero-politika bat egin nahiko bagenu, zer hartu beharko genuke kontuan? Topa genitzakeen oztopoak, errealitateari generoaren ikuspegitik zelan begiratu, lorturiko informazioa zelan kudeatu…
Metodologia
Oinarri teorikoak egongo badira ere, asmoa zenbait dinamikaren bidez parte-hartzaileek eurek ikastaroaren ikasgaia eratzen joatea da.
Nori zuzendua
Interesa duen orori, baina bereziki generoaren ikuspegia erakundeetara helarazi nahi dutenei.
Matrikulaziorako argibideak
- Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
- Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).
Etiketak
genero politikak,
generoa,
soziologia,
udako ikastaroak