Udako Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza, Informatika (software mailan)
Perl programazio-lengoaia aproposa dugu testuak lantzeko. UEUn liburu bat eta blog bat atera dugu hori lantzeko. Liburuan eta blogean, bietan, hainbat ariketa interesgarri eskaintzen dira. Bi eguneko ikastaro honetan informatikan oso sartuta ez dagoenari lagundu nahi diogu ariketa horiek martxan jartzen bere ordenagailu eramangarrian. Parte-hartzaileen interesaren arabera ariketa berriak proposatu edo daudenak moldatuko ditugu.
Informatikaria, EHUko irakaslea eta euskararen ikerketan dabilen IXA taldeko kidea.
Informatikan doktorea, UPV/EHUko irakaslea eta euskararen ikerketan dabilen IXA taldeko kidea. UEUko kidea. UEUko Zuzendaria.
Perl programazio-lengoaiako ariketak egitea, eduki eta aplikazioak euskarara eta euskal kulturara egokituz.
Adibide gisa, ariketa hauek bildu ditugu:
Ikastaro honen helburua ikaslea bere programak egin eta exekutatzeko gai izatea da. Beraz, ikuspuntu oso praktikoa izango du. Irakasleak oinarrizko edukiak azalduko ditu, eta ondoren ikaslearen parte-hartze aktiboa eskatuko da, problemen azalpena egin ondoren, ikasleek haien soluzioan lan egin dezaten, beste ikasleen edo irakaslearen laguntzarekin.
Horretarako komenigarria izango da ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarria izatea, horrela eskolan eta eskolatik kanpo lan egiteko aukera izan dezan. Edozein kasutan, hori posible ez balitz, ikastaroan informatika-gela erabiliko da, eta bertako ordenagailuekin lan egin ahal izango da.
Ikastaro honek ez du programazioari buruzko aurre-ezagutzarik eskatzen; aitzitik, hutsetik abiatuko gara Perl lengoaiaren ikasketan. Bi aurrebaldintza baino ez ditugu jarriko: bata testu digitalak aztertu eta manipulatzeko interesa izatea, eta bestea, berriz, konputagailu bat eskura izatea berarekin lan egin ahal izateko. Ez duzu besterik behar.
Informazio gehiago:
Liburua: TAPE Testu-analisirako PERL erremintak
Aitzol Astigarraga Pagoaga, Koldo Gojenola Galletebeitia, Kepa Sarasola Gabiola, Aitor Soroa Etxabe. ISBN: 978-84-8438-233-1. UEU 2009.
Blog: Testuak lantzen
Ariketak UEUko Otarrean: Tape testuak lantzeko perl erremintak