Udako Ikastaroak :: Pedagogia
Gaur egungo jendarte-ereduak dituen kontraesan eta balio-hauste nabarmenen izaeran, gure gizarteratze-prozesuaren zutabe garrantzitsua den hezkuntza da bitartekari eta eredu nagusietako bat.
Eredu horren muinean dagoen teorizazioak balio eta ideologia konkretu batzuei so egiten die, egunerokotasunean gure bizitza eta giza harremanak baldintzatuz.
Horren aurrean, belaunaldi berriak hezten diren balioen inguruko hausnarketa, balio horien barneratzean hezkuntza-ereduak zelan eragiten duen, eta pedagogia libertarioak eskaintzen dituen alternatibak jorratu nahi ditugu ikastaro honetan.
Politologo eta gizarte-ikertzailea. Glasgow Unibersity eta University of the West of Scottland-en ibili zen Spanish lecturer gisa. Ikasketen urte bat Italiako Bolognako Unibertsitatean eman zuen, eta hortxe hasi zitzaion gaurko irakaskuntzaren inguruko ardura eta teoria libertarioaren inguruko interesa.
Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzietako ikaslea, aisialdiko hezitzailea, aurten naturarekin harremana duten jardueretan dabil. Unibertsitatean hasi zenetik sortu zitzaion egungo irakaskuntzari buruzko kezka, teoria libertarioetarantz hurbildu eta Paideiako ikastaroan parte hartuz.
Talde-eztabaida eta dinamika parte-hartzaileak, lanketa teorikoz lagundurik.
Gaian interesa duen edonori, baina batez ere, hezkuntza-jardueretan dabiltzan pertsonei.
Copyright @ 2012 UEU -- Bisitariak: 0