Udako Ikastaroak :: Soziologia
Ariketa bat ekarri nahi dugu tenporalitatetik ihesi. Iraganean izandako sorkuntza eta imajinazioa ekarri nahi ditugu gaur egunera, biharkoa sortzea posible izan dadin. UEUren urteurrena data berezitasunez josi nahi dugu, ez dira beti 50 betetzen! Guri behintzat zer pentsatua eman digu. Urteurrenek badute zera berezi hori, oroitzera, galdekatzera eramaten zaituena... normalean, iraganari baino, orainari gehiago lotzen diren galderak, bihar zer etorri daitekeenaren dudatan. Zer esanik ez garai hauetan, Murphyren legea irentsarazi nahi diguten honetan.
Bizi dugun oraina eraldatu nahi izatetik, animatu gaitu pentsatzera nolakoa izango zen UEUren sorrerako garaia eta zer komunitatea, existitzen ez zen hori irudikatu eta sortzea posible egin zutenena. Eta orain? Eta Hemen? Zer izan daiteke gaur oraindik irudikatzen ez dugun hori (edo akaso bai) eta behar/nahi duguna herri eta komunitate gisa? Herri ariketa kolektibo bat egitea da beraz proposatzen duguna: zentzu berean, gaur eguneko Euskal Herritik, zer irudikatu dezakegu etorkizunera? Zer eta nondik eraiki? Nola hasi?
Tailer hau UEUk eta Iratzar Fundazioak #ElkarEkin antolatu dute.
Bideratzailea: TIPI gara.
Ikastaro edo tailer honen helburua hain zuzen ere, etorkizunaz espekulatzea izango da.
Bide bat eraikitzen joango gara kolektiboan Tipi Garako adituen akonpainamenduarekin:
Herrigintzan (zentzu zabalean ulertu) dabilen edonori eta kezka hau partekatzen duen edonori.