Udako Ikastaroak :: Pedagogia, Psikologia
Azken urte hauetan asko hitz egin da trebezia eta konpetentzia sozialei buruz, eta ondorioz, ezinbestekoa da emozioez aritzea eta heziketa emozionalari heltzea. Elkarbizitza hobea nahi baldin badugu beharrezkoa izango da emozioetan heztea jaiotzen garenetik. Beraz, ikastaro honetan elkarbizitza hobe batean eragiten duten faktoreak aztertu eta landuko ditugu, emozioei garrantzi berezia emanez eta emozioak identifikatzeko, ezagutzeko eta espresatzeko zenbait teknika aztertuz eta ikasiz.
Psikologoa, bitartekari familiarra eta sexologoa. Gaur egun orientatzaile lanak eta formazioa tartekatzen ditu.
Ikastaro honen helburu nagusia, partaideek heziketa emozionala egiteko gaitzea da; heziketa emozionalaren bitartez elkarbizitza hobea eta errazagoa lortuko baita.
Metodologia praktikoa erabiliko da, parte-hartze aktiboa bultzatuko da; horretarako zenbait baliabide eta teknika erabiliko dira: audiobisualak, role-playing-ak, philips 66…
Haur eta gaztetxoekin lanean ari diren profesionalei edota haiekin lan egin nahi dutenei: irakasle, psikologo, pedagogo, kale-hezitzaile, gizarte-langile, gizarte-hezitzaile, aisialdiko hezitzaile…
Copyright @ 2012 UEU -- Bisitariak: 0