Udako Ikastaroak :: Musika
Kantua aitzakia: espresio tailerra.
- Izaera:
Presentziala
-
Ordu kopurua:
15 ordu
- Matrikula-epearen hasiera:
2010(e)ko maiatzaren 10a
- Matrikula-epearen bukaera:
2010(e)ko uztailaren 11a
Arnasa, ahoskera eta espresioa landuko ditugu kantuaren erabilera eroso eta dinamikoan. Kantua = poesia + melodia.
Irakaslea
Helburuak
Poesia eta melodia aitzakia hartuta landuko ditugu arnasa, ahotsa, espresioa zein hitza eta melodia. Gure motxilan jasotzea betiko baliatu ahalko ditugun zenbait truku erraz eta eder. Sinets.
Edukiak
- Arnasketak (diafragma)
- Bokalizazioa
- Ahots-kokapena, aurkibidea
- Espresioa
- Melodia + modulazioa
- Entzumen + eutsimen
- Gorputzaren esanahia (gestuala) jokoak
- Poesia, kreazioa, joko ludiko baten gisa landu
- Ahalmenak deskubritu ahal izateko, ausardiak lantzeko
- Saiakerak, dramatizatzeak
- Edukiak, aztertu, interpretatu, dramatizatu
- Inprobisazioak
Metodologia
Praktiko-teorikoa.
Nori zuzendua
Kantuaren plazerean, bere ahotsa eta arnasketa landu nahi dituen orori.
Matrikulaziorako argibideak
- Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
- Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)
Etiketak
kantua,
espresioa,
poesia,
inprobisazioa,
ahotsa,
udako ikastaroak