Udako Ikastaroak :: Pedagogia
Ikastaro honi 18 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Gaur egun, pertsonen ideia eta sinesmenetan lan egin ahal izateko beste erakundeak ideia eta sinesmen horietaz ohartzeko, hau dena estrukturatu beharra dago. Estrukturazio horri proiektu bat sortzea deritzo. Ideia bat dugu, baina nola planteatu? Nori eta nola aurkeztu? Nondik hasi? Helburu nagusia, proiektuen bitartez edozein eremutan lan egin ahal izateko pertsonak gaitzea da. Formakuntza hau era dinamiko eta praktikoan egingo da.
Psikologian Lizentziatua, Sexu hezitzailea eta Berdintasun teknikaria. Lahia-Nahia Elkarteko koordinatzailea.
Parte-hartzailea. Metodologia aktiboa izango da. Proiektuen eraikuntza praktikan jarriko da.
Tailer hau proiektuekin edo proiektuen bitartez lan egiten duen edo interesa duen edozein pertsonari dago zuzendua (elkarteetako boluntario, langile, hezitzaile, ikasle, autonomo...).