Udako Ikastaroak :: Dietetika
Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Azken hamarkada hauetan, eta bereziki azken urteetan, formulazio-aldaketa, osagai berri edo/eta ekoizpen-teknika berrien erabilera dela medio, elikagaiberri asko sortzen ari dira. Alde batetik, hauen inguruko propietateei buruzko informazioak zabaltzen dira, eta askotan aspektu hauen inguruan kontsumitzaileek duten ezagupena oso txikia izanik, horrek ikusmolde okerrak sor ditzake. Gainera, elikagai-enpresen marketing-ak oso paper garrantzitsua du kontsumitzaileen nahiak bideratzeko orduan, baita, kasu askotan, sineskeriak era interesatuan sortzeko ere. Bestalde, elikagaigintzako teknologia berrien aurrean, ohiko elikaduraren aldeko mezuak zabaldu dira, elikagaien prozesatze industriala eta ohiko produktuak argudio ezberdinen bitartez kontrajarriz. Honi guztiari elikagaien, teknologien eta dieten inguruan aspaldidanik dauden hainbat mito gehitu behar zaizkio, nahasmenari konplexutasuna ematen diotenak.
Ikastaro honetan horren guztiaren gaineko errealitatea eta datu objektiboak erakusten saiatuko gara, ikasleek gai hauez irizpidez jarduteko tresnak izan ditzaten.
Giza Nutrizioan eta Dietetikan diplomatua, Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua eta doktorea. UPV/EHUko irakaslea, Elikagaien Teknologia arloan. Ikertzaile kontratatua Laboratorio de Análisis Sensorial Euskal Herriko Unibertsitatean (LASEHU).
Elikagaien Zientzia eta Teknologian doktorea. UPV/EHUko irakaslea. Elikagaien Kalitatea, Elikadura Toxikologia eta Elikagai Deontologia eta Legeria irakasgaien arduraduna
I. Sarrera: elikadura eta osasuna.
II. Nutrizio-arloko mitoak eta sineskeriak.
III. Elikagaigintza esparruko mitoak eta sineskeriak.
IV. Marketing-a: elikagaiei buruz igortzen zaizkigun mezuak.
Ikastaro teoriko-praktikoa izango da: saio teorikoak, talde-eztabaidak eta ariketa praktikoak.
Gaiaren inguruan interesa daukan edozeini. Ez da hezkuntza berezirik behar.