Udako Ikastaroak :: Pedagogia
Ikastaro honi 18 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Sormena abiapuntutzat hartuta, pertsonen egunerokotasuna aberasgarriagoa egiten duten esperientzia eta konponbideak asmatu daitezke. Pertsonen sormena indartzeko hezkuntza da esparru egokiena. Hezkuntza, lan-esparruak eta hiria, gure ideia eta pentsamenduak ekintzara eramaten ditugun guneak baitira. Hezkuntzan sormena nola indartu, pertsonen etorkizuna abentura-sortzaile eta inspirazio-sortzaileagoa izan dadin, eta horrela zoriontsuagoak izan gaitezen landuko dugu ikastaro honetan.
Praktika artistiko eta esparru desberdinen artean bitartekari, ikerlari eta hezitzailea.
Gaiak irudi eta testuekin sortutako aurkezpen batean oinarrituko dira. Mugimendua eta adierazpena landuko ditugu eta ideien irudikapena ere. Hausnarketa, ideazioa eta ekintza izango dira prozesuaren pasabideak.
Hezkuntzan eta lantaldeen kudeaketan murgilduta dagoen edonori. Pertsonekin lan egiten dutenei zuzenduta.