Udako Ikastaroak :: Informatika (software mailan)
Ikastaro honi 12 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Ikastaroa Teknikerrekin elkarlanean antolatua.
Berrikuntza-prozesuan Adimen Lehiakorrak dakartzan onurak ezagutzen diren arren, gaur egun informazioa hainbat jatorri eta iturritatik jasotzen denez, gure erakundeetan informazio-gainkarga bat jasateko arrisku handia daukagu, horregatik erreminta egokiak erabiltzea komenigarria izaten da. Gure ustez, informazio-gainkarga mehatxu bat baino gehiago, aukera bat bezala ikusi beharko litzateke, horretarako etiketatze-, iragazte- eta taldekatze-erreminta egokiak erabiltzen baditugu.
Gaur egungo merkatuan posible da Adimen Lehiakorraren prozesu osoan zehar lagunduko diguten erremintak aurkitzea, baina ezartze- eta mantentze-kostuengatik ez daude enpresa txiki eta ertainen eskura. Gure ustez, Adimen Lehiakorraren prozesua beharrezkoa da erakunde guztietan eta 2.0 erremintei esker edonork egin dezakeela uste dugu. Adimen Lehiakorraren prozesua aztertu z gero, argi ikus dezakegu zenbait 2.0 erreminta erabili ditzakegula fase bakoiztean: sailkapena, taldekatzea, iragazpena edo ikuskapena.
Tekniker-ik4. Informatikan ingeniaria.
Tekniker-ik4. Informazio eta Komunikazio Teknologien saileko arduraduna.
Tekniker-ik4. Berrikuntzaren eta Teknologiaren Kudeaketa saileko ikertzailea.
Kurtso osoa tailer moduan pentsatuta dago, hau da, aurkezpen teoriko bat egingo da, eta ondoren ikasleak ariketak egingo dituzte bertan ikusitako eduki eta tresnak lantzeko.
Teknikari eta marketing edo merkataritza-arloko teknikariei. Zuzenean aritzen den jendeari, edo hasteko asmoa duen jendeari.