Udako Ikastaroak :: Historia, Hizkuntzalaritza
Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Ikastaroa Badihardugu Deba Ibarreko Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatua da.
Euskal Herriaren historia, orain arte izan garena eta gaur egun garena ulertzeko, ezinbestekoa dugu gure aurretikoen ondarea jasotzea. Ahozko ondarearekin batera, herri-hizkera jasotzen dugu. Izan ere, ahozko transmisioan, kultura-ezagutza guztiaren transmisioaz gainera, hizkuntzaren beraren transmisioa ere gertatzen da. Horrekin batera beste hainbat ezaugarri kultural eta sozial transmititzen dira zuzenean edo zeharka.
Herri honek urte eta gizaldietan zehar bizitzaren hainbat arlotan (zaletasunetan, lanbideetan, ohituretan, jaietan, musikan, besteekiko errespetuan...) jasotako jakituria, herriaren beraren izaera, talde horrek munduaz duen ikuspegia ulertzen dugu. Gure historiaren berri zuzenean bizi izan zutenengandik jaso eta ondorengoei eskaintzea ezinbestekoa da, horretarako gaur eguneko teknologia berriez baliatuz.
Ahotsak.com proiektuko kidea eta filologoa.
Kazetaria.
Ahotsak.com proiektuko kidea, filologian doktorea eta idazlea.
Ahotsak.com egitasmoko arduraduna. Interneten aditua da eta euskara eta teknologia berrien inguruko gaiak uztartzen ditu.
Teorikoa eta praktikoa izango da. Grabaketak egiteko tailerra egingo dugu.
Filologian, antropologian, historian eta etnografian aritu edo zaletu direnei. Interesa duen edonori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Euskal Herriko Ahozko Ondarea: oinarri teorikoa. |
|
11:30-13:00 |
Ahozko ondarea bildu, katalogatu eta hedatzeko moduak. |
|
15:00-17:00 |
Tailer praktikoa: elkarrizketa egin, landu ta sareratu. |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
Ahozko ondarearen bilketa ikuspegi historikotik. |
|
11:30-13:00 |
Herri hiztegi bat egiteko jarraibideak. |
|
15:00-17:00 |
Ondare bilketa Ipar Euskal Herrian. |
|