Udako Ikastaroak :: Soziologia
Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Munduko estatu gabeko nazioen gehiengoa diren herri indigenen kanpo-politika eta berorrek lorturiko errekonozimendua aurkezteko asmoa du ikastaroak. Nazioarteko harremanetan aspaldi honetan agertu den aktore zahar-berri honen kanpo-ekimena azalduko da, batez ere giza eskubide zein ekologia mailan indigenek egindakoari erreparatuz. Gogoratu 2007an NBEn hauek lorturiko Herri Indigenen Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak autodeterminazio-eskubidearen barruan kategoria berri bat sortzen duela eta ezin dela, gaur egun,
munduko bioaniztasunaz hitz egin indigenen etnoaniztasuna baztertuz. Beraz, etnikotasuna nazioarteko harremanetan sartu duen mugimendu berri honen nondik norakoak aurkeztuko dira ikastaro honetan.
Zientzia Politikoetan doktorea, herri indigenetan aditua eta kazetaritzan nazioarteko gaiak lantzen aritua.
1. Aurkezpena
2. Herri indigenen definizioak eta Laugarren Mundua gure aukera bezala.
Mugimendu pan-indigenaren analisi sozio-historikoa egingo dugu eta ikuspegi pan-indigenistatik egindako hurbilketa garatuko dugu. Ikuspegi konstruktibista bat erabiliz, aztertu egingo dugu 1990eko nazioarteko mobilizazio pan-indigena baldintzatu eta posible egin duen testuinguru politiko, ekonomiko eta soziala. Konstruktibismoak proposamen interesgarri bat eskaintzen digu, aktoreak izaki sozialtzat jotzen dituelako, eta uste duelako nortasunak inguruko gizartearekin elkarreraginean sortzen direla.
Aktoretza hau posible egin duen prozesua aztertzeko orduan, nahiz agenda eta paradiplomazia indigena deskribatzeko orduan, metodo adierazgarri-analitikoa erabiliko dugu, eta bibliografia pan-indigenari, intelektual (aditu) zein aktibista (aritu) indigenek egindako lanei eta ikuspuntuei, emango zaie lehentasuna. Modu honetan ahots indigena erabili nahi dugu nagusiki mugimendu indigena eta bere proposamen aldizkakoa aztertzeko orduan. Horretarako, indigenek egindako aldarrikapenak, adierazpenak, idatziak, liburuak eta antzekoak erabiliko ditugu, eta horietariko asko Internet-en aurkituko ditugu ohiko bibliografian baino gehiago
Nazioarteko harremanetan zein estatu gabeko herrien kanpo-politikan interesa duen edonori.
Garapenean etnikotasunak duen tokiaz kezkatzen den edonori.
Herri indigenetan interesa dutenei.
Ekologiarako ohiko kulturek duten garrantziaz kezkatzen direnei.
Copyright @ 2012 UEU -- Bisitariak: 0