Udako Ikastaroak :: Soziologia
Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Sabino Aranaren esaldiak ehun urte beteko dituen honetan, euskal identitatearen oinarritzat izan ditugun hainbat adierazle partikularren inguruko hausnarketa abiarazi nahi dugu. Egungo testuinguru global eta postmodernoan, hizkuntza edota lurraldetasuna bezalako erantzunak euskalduntasuna zer den argitzeko erantzun antzuak direla pentsatuz, orain arte gure nortasuna ulertzeko baliagarria izan zaigun galdera aldatzeko proposamenarekin gatoz: euskal identitatea “zer da” jakin baino, “zelan garatzen da” horretan sakondu nahi dugu. Gure asmoa, beraz, euskal identitatea birsortzen duten praktika eta diskurtsoen azterketan sakontzea da, bide horretan nortasunari dagozkion erantzun aberats eta osatuagoak jasoko ditugulakoan. Era berean, hauen emaitza diren euskal identitatearen errepresentazio edota irudikapenen inguruan hausnartu nahiko genuke: zeintzuk diren, zer aldagairen arabera moldatzen diren eta hauek nork sortu eta zelan birproduzitzen ditugun zalantzan jartzeko asmoz.
Soziologian lizentziatua, EHUko ikertzaile predoktorala. UEUkidea.
Soziologian eta Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziatua.
UPV/EHU eta UCLko doktorego-osteko ikerlaria, NOR taldeko ikerlaria, UEUko kidea.
Twitter: @koldobizkar
Soziologian doktorea eta EHUko irakaslea.
agroekologia.org taldeko kidea eta UEUkidea.
Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua.
Arte Ederretan lizentziatua, EHUko doktoregaia.
Eduki hauek guztiak behar bezala mamitu ahal izateko, beraz, hiru eguneko iraupena izango duen ikastaro bat egin nahi dugu: goizetan, euskal identitatearen inguruan ikuspegi berritzaile eta desberdin bat proposatzen duten zenbait ikertzaile gazte gonbidatuko ditugu, gaiaren harira egin dituzten ikerketak aurkeztu eta ezagutzeko parada izanik. Arratsaldetan, aldiz, saioei kutsu parte-hartzaileago bat eman nahi diegu, zenbait ariketaren bitartez goizeko eduki teorikoak praktikan jar daitezen. Hauek, hainabt arlotako pertsonen (musika, literatura, kirola...) testigantzek zein bideo-emanaldien bitartez bideraturiko mahai-inguruek borobilduko dituzte, partaideak ikastaroaren zentro bilakatuz. Ikastaroak, beraz, orotara 12 ordu izango ditu: 3 goizez (ikertzaileen eduki teorikoak) eta 2 arratsaldez (testigantza, eta ariketak), lehen bi egunetan; eta 2 ordu goizez hirugarrenean (kurtsoaren balorazioa eta sintesia egiteko).
Orokorrean, euskal identitatearen inguruan interesa duen edozein pertsonari zuzentzen gatzaizkio. Bereziki, gaia Gizarte Zientzietatik lantzen duten ikertzaileei, eta zehazki, euskal gazte ikasle zein lizentziatuei.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Aurkezpena. |
|
09:30-10:30 |
Azken urteetako euskal identitatearen ulerkera teorikoak eta egungo euskal identitatea aztertzeko abiapuntu bat. |
|
10:30-11:00 |
Atsedena. Mokadua. |
|
11:45-12:15 |
Praktika. |
|
15:00-17:00 |
Erreferente sinboliko tradizionalen birmoldaketa eta egungo imaginario kolektibo euskaldunaren inguruko hausnarketa. |
|
15:01-16:00 |
Artearen ikuspegitik egindako proposamena. |
|
16:00-17:00 |
Musikaren azterketatik burututako ekarpena. |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:15 |
Aurreko egunean eztabaidatutakoaren laburpena. |
|
09:30-11:00 |
Egungo euskal identitatea ulertzeko proposamena: erreminta eta ikuskeren egokitzapena. Partaide guztien arteko solasaldia. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. Mokadua. |
|
11:30-13:00 |
Euskal identitatearen garapenaren inguruko zenbait ikerketa. |
|
11:31-12:15 |
Kirola eta identitatea. |
|
12:15-13:00 |
Euskal diasporako gazteen identitateak. |
|
15:00-16:00 |
Online sare sozialak eta euskal identitate digitala: .eus eta EH 2.0 |
|
16:00-17:00 |
Borobiltzea: hausnarketa, balorazioa, kritikak eta erronkak. |