Udako Ikastaroak :: Psikologia

Bileren dinamizazioa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko ekainaren 26a

Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Bileren beharra inork ez du kuestionatzen, baina horien eraginkortasuna edo baliagarritasuna askok eta askok. Bilerak egin egiten ditugu, batzuetan oso formalak eta beste batzuetan ez hainbeste, eta guztiek helburu bat dute, edo/eta informazioa transmititzea, edo/eta erabakiak hartzea... baina askotan helburuak ez dira lortzen, bileren dinamizazioa ez delako egokia. Hau ekidin nahian aurkezten da ikastaro hau, egiten diren bilerei ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Irakaslea

  • Eli Moreno Carrillo

    Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Bileren planifikazio egokia egiteko teknikak ezagutzea.
  • Bileren dinamizazio egokia egiteko estrategiak ezagutzea.
  • Dinamizatzaile ona izateko zenbait konpetentzia lantzea.

Edukiak

  • Bilera erabilgarria egiteko pausoak eta teknikak.
  • Dinamizatzailearen ezaugarriak.
  • Adimen Emozionala.

Metodologia

Metodologia praktikoa erabiliko da, parte-hartze aktiboa bultzatuko da; horretarako zenbait baliabide eta teknika erabiliko dira: ikus-entzunezkoak, role-playing-ak, philips 66…

Nori zuzendua

Bileren dinamizazioan jantzi nahi duen edozeini.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)