Udako Ikastaroak :: Pedagogia
Ikastaro honi 12 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Irakaslearen lana jendaurreko lana da, gure publikoa oso desberdina da: ikasleak, lankideak, gurasoak, etab. Irakaslearen eta aktore baten lanak antzekoak dira, irakasleak bere “publikoaren” atentzioa lortu behar du eta mezu konkretu bat helarazi nahi dio, horretarako gorputza, arnasketa, ahotsa, espazioa, hizkuntzaren adierazteko gaitasunak, etab. landu behar ditu, hau da, aktore batek bere formazioan garatzen dituen teknika berdinak.
Irakaslea, aktorea eta kantaria.
Praktikatuz, etengabe taldea publikoa izango da eta gela agertokia, bertan bizi eta barneratuko dugu dena, geure burua bideoz grabatu eta ikusi egingo dugu.
Bereziki irakasle edo irakaslegai direnei, hala ere jendaurrean aritu behar den edonori zuzenduta dago.