Udako Ikastaroak :: Psikologia
Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Badirudi gure bizitzaren parte handi bat zoriontasuna bilatzen pasatzen dugula, eta gehienetan kanpoan, benetako une zoriontsuez gehiegi konturatu gabe eta gure barruari kasu gehiegirik egin gabe. Azken urte hauetan, asko hitz egin da emozioez eta hauek ezagutzeko beharraz, aurrera egin ahal izateko eta bizitza zoriontsuagoa izateko. Badirudi ezinbestekoa dela heziketa emozionala egitea, eta hau izango da, ikastaro honen oinarria, heziketa emozionala eguneroko bizitzan.
Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...
Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.
Metodologia praktikoa erabiliko da, parte-hartze aktiboa bultzatuko da; horretarako zenbait baliabide eta teknika erabiliko dira: ikus-entzunezkoak, role-playing-ak, philips 66…
Gaian interesa daukan edonori.