Udako Ikastaroak :: Informatika
Ikastaro honi 12 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Dokumentazio tekniko eta zientifikoaren edizioak ezaugarri bereizgarri batzuk ditu. Ikastaro honek dokumentu tekniko (txostenak, proiektuak, aurkezpenak, etab.) eta zientifikoak (artikuluak, aldizkariak, liburuak, etab.) kalitate handiarekin ekoizteko baliabideak landuko ditu, bai formatu digitalean bai paperezkoan. Horretarako, edozein sistema eragile eta ordenagailutan exekutatu daitekeen LaTeX software librea erabiliko da. LaTeX dokumentuak ekoizteko tresna bat da. Mundu osoan erabilia zientziako eta teknologiako arlo askotan. Haren helburu nagusia kalitate oso altuko dokumentuak sortzea da.
UEUko kidea. Informazio Sistemen doktorea. Ingeniari informatikoa. Deustuko Unibertsitateko ikertzaile eta irakaslea.
Ikastaroa hiru atal nagusitan banatuko da:
Lehenengoz, dokumentu tekniko eta zientifikoen plangintza eta idazketaren oinarriak ezagutuko dira.
Bigarrenez, LaTeX aplikazioa eskaintzen dituen aukerekin trebatuko gara. Horretarako, ariketa praktikoen bidez LaTeX-ek eskaintzen dituen aukerak nagusiak landuko dira.
Azkenik, txantiloiak erabiltzeko eta sortzeko baliabideak eta ariketa praktikoak landuko dira.
Publiko orokorrari, teknikariei eta zientzialariei.