Udako Ikastaroak :: Pedagogia
Ikastaro honi 40 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Egungo unibertsitateko irakaskuntza IKTek eta berrikuntza pedagogikoak ezaugarritzen duten testuinguru akademiko batean kokatua dago, eta testuinguru horretan, AOI [ Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza ] metodologiak egungo unibertsitateen eredu pedagogikoen helburuei bete-betean erantzuten die. AOI+IKT formula da, beraz, landuko duguna, metodologia konkretu bat egungo testuinguruan kokatzeko ahaleginean. Ikastaroa teoriko-praktikoa eta semi-presentziala izango da. Saio presentzialetan teoria eta praktika uztartuko dira. Ikastaroaren azken fasean, berriz, praktika ikasgelatik kanpo egingo da. Horretan laguntzeko, bi asteko on line tutoretza eskainiko da. Azkenik, egindako lanen aurkezpenekin ikastaroa itxiko da.
UEUko kidea, EUren Hezkuntza Proiektuan parte-hartzailea, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, Informatika ingeniaria. PuntuEus Elkarteko kidea.
UEUko kidea, EUren Hezkuntza Proiektuan parte-hartzailea, Mondragon Unibertsitatean HUHEZIko irakaslea, pedagogo eta psikopedagogoa.
Aurrez aurreko saioetan: Sarrera unean, tailer teoriko-praktikoak egingo dira. Horietan, azalpen teorikoak izango dira eta horren ulermena eta aplikazioa ikusteko, jarduera praktikoak burutuko dira, alegia, egiten ikasteko metodoa erabiliko da. Jarduera horietan, ikasleek taldean zein modu autonomoan aritu beharko dute, horiek baitira metodologia horretako bi konpromiso nagusiak.
Aurrez aurreko saioak: uztailaren 18an, 20an eta irailaren 17an.
Metodologiaren urratsak ezagutzen eta ulertzen goazen heinean, garapen eta hausnarketa unean hain zuzen ere, IKTen erabilera txertatzeko tailer praktikoak burutuko dira, bertan, erabilera egokiak landuko dira. Beraz, aurrez aurreko saioetan, AOI metodologiaz, IKTen rol hezitzaileaz eta bi hauen uztarketa praktikoaz arituko gara.
Ondoren, aurrez aurreko saioetan ikasitakoarekin ekoizpen unera igaroko gara. Ikasleek, banaka edo taldeka, unitate didaktiko edo irakasgai bat aukeratu eta AOI+IKT formula aplikatu beharko dute. Azken ekoizpena gidatzeko eta orientatzeko on-lineko tutoretzak egingo dira eta egindako lanen aurkezpenekin ikastaroa bukatutzat emango da.
On-lineko tutoretza epeak: uztailaren 20tik 22ra eta irailaren 5etik 15era (uztailaren 23tik irailaren 4ra, plataforma irekita egongo da baina ez da tutoretzarik egingo)
Unibertsitateko irakasle edo irakaslegaiei eta, oro har, gai hauetan interesa duten guztiei.
Ikastaroa on line da baina hiru aurrez aurreko saio ditu, hau da ikastaroaren egutegia: