Udako Ikastaroak :: Pedagogia
Ikastaro honi 18 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Gaur egun irakasle izatea ez da lan erraza. Ikasgai eta saioen prestaketa, azterketak prestatu eta zuzentzea, bilerak, ebaluazioak, gurasoekin elkarrizketak eta abar egiteaz gain, ikasleen kontzentrazio eza, dispertsioa, motibazio falta, emozio alteratuak, jarrera desegokiak eta abarrekin topo egiten dute. Guzti honek irakasleen osasunean eragiten du, estresaren ondorioz sistema inmunologikoa makaldu eta gaitz fisiko eta psikologikoak sortzeko arrisku handia dagoelako.
Yogako teknikek eragin hauek arindu eta aurreikusteaz gain, ikasleekin erabiltzeko oso baliagarriak dira, beraien kontzentrazioa handitu, lasaitasuna ezarri, adimenaren gaitasunak bizkortu, klaseko jarrerak hobetu eta ikasteko eta ulertzeko duten aldez aurretiko jarrera hobetzen bait da.
Yogako teknikak orain dela milaka urte belaunaldiz belaunaldi praktikatu dira, norberaren oreka eta osasun fisiko eta psiko-emozionala hobetuz.
Pianoan lizentziatua, Piano Interpretazioan Masterra Arizonako Unibertsitatean. Yogako irakasle formakuntza, piano, musika eta yogako irakaslea.
Gai bakoitzaren azalpen teorikoa egin ondoren, tekniken praktikari ekingo diogu. Yogak izaera esperimentala dauka, beraz saioak tekniken esperientzian oinarrituta egongo dira.
Irakasle, hezitzaile, begirale edo edozein gurasoei zuzendua.
Ikasle bakoitzak ekarri beharrekoa: esterilla bat, manta bat, arropa erosoa eta galtzerdiak.