Udako Ikastaroak :: Soziologia
IKASTAROA BETETA. Hala ere, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara.
Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Antolatuta dagoen herriak bere bilakaeran eragiteko gaitasuna du, bere etorkizuna gidatzeko ahalmena. Herritarren autoantolakuntza funtsezkoa dugu gure historiaren subjektua izateko. Gaur egun, aldiz, merkatu kapitalistak eta administrazio publikoek euren logika merkantilistak eta normatibistak ezartzen dituzte eta, ondorioz, gure bizimoduak gero eta merkantilizatuago eta normatibizatuago daude. Zentzu horretan, gero eta nabarmenagoa da kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazka: akumulazioaren eta etekinaren logika bateraezina da bizitzaren eta elkarren zaintzaren logikarekin. Egun krisian dagoena ez da soilik ekonomia, zibilizazio modu oso bat da, munduan egoteko eta bizitza ulertzeko modu bat: naturaren suntsiketan eta jendartearen desartikulazioan oinarritzen den modernitate kapitalista eta patriarkala. Herritarren autoantolakuntzak, auzolana eta herrigintzak, bere logika propioetan autozentratuz (ez logika merkantilistak ezta estatalistak), beste modu batez produzitu dezake jendartearen antolakuntza; elkarbizitza soziala eta ingurune naturala errespetatuko duen modu batez, bizitzaren birsortze-prozesuak zainduko dituen modu batez. Horrela izan da historikoki eta horrela izan daiteke aurrerantzean ere. Auzolana, herri-ekimena eta antolaketa modu komunitarioak, gure tradizioan dauden elkarbizitza modu preliberalak eta prekapitalistak diren neurrian, modu kritikoan aztertu behar ditugun argibide ugari eman ahal dizkigute.
Psikologian lizentziatua. Aukera berdintasuna eta talde dinamika gaietan aritua. EHUko irakaslea.
Idazlea, kulturgilea, musikazale amorratua, UEUko kidea.
Bertsolaria, musikaria, sortzailea. Kulturgintzan aritua.
Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea.
Ekonomia gaietan aritua.
Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea.
Kazetaria eta Auzolan ekimeneko kidea.
Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea.
Bertsolaria.
Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea.
LANKIko ikertzailea, MUko irakaslea (HUHEZI), UEUkidea.
Metodologia parte-hartzailea: Talde-dinamikak. Gogoeta kolektiboak.Bizipen integrala landuko duen metodologia.
Gaian interesa duen orori. Herrigintzan eta auzolanean lan egiten duen orori.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Esnatze jolasa, gorpuztasuna landuz. |
|
09:30-10:00 |
Auzolana eta herrigintzaren inguruko begirada ekonomikoa.Eskuratu hitzaldi honen laburpena Otarrean. |
|
10:00-10:30 |
Auzolana eta herrigintzaren inguruko begirada kulturala.Eskuratu hitzaldi honen laburpena Otarrean. |
|
10:30-11:00 |
Talde dinamika. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. Mokadua. |
|
11:30-13:00 |
Esperientzien elkartrukea. |
|
15:00-16:00 |
Talde dinamika. |
|
16:00-17:00 |
Ebaluaketa.Eskuratu ikastaroaren laburpen txostena Otarrean. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Esnatze jolasa, gorpuztasuna landuz. |
|
10:00-11:00 |
Talde dinamika. |
|
11:00-11:30 |
Atsedena. Mokadua. |
|
11:30-12:00 |
Auzolana eta herrigintzaren inguruko begirada historikoa.Eskuratu hitzaldi honen laburpena Otarrean. |
|
12:00-12:30 |
Auzolana eta herrigintzaren inguruko begirada antropologikoa.Eskuratu hitzaldi honen laburpena Otarrean. |
|
12:30-13:00 |
Talde dinamika. |
|
13:30-15:00 |
Bazkaria. |
|
15:00-15:30 |
Esnatze jolasa. |
|
15:30-16:00 |
Auzolana eta herrigintza: talde harremanen begirada.Eskuratu hitzaldi honen laburpena Otarrean. |
|
16:00-16:30 |
Auzolana eta herrigintzaren inguruko begirada politikoa.Ikusi hitzaldi honekin lotutako elkarrizketa Argian. |
|
16:30-17:00 |
Talde dinamika. |