Udako Ikastaroak :: Itzulpengintza, Literatura
IKASTAROA BETETA. Hala ere, eman izena, itxaron zerrendan sartuko zara.
Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
«Literatura Unibertsala» bildumaren hirugarren aroa hasi behar den honetan, hango lanez jardun nahi izan du EIZE elkarteak. Horretarako, bildumaren ikuspegi zabal bat eskaini nahi izan dugu, egitasmoak itzulpengintzaren eta literatura-kritikaren aldetik nolako eragina izan duen aztertu nahian.
Ikastaro hau EIZIErekin elkarlanean antolatu da.
Itzulpengintza eta interpretazioan lizentziaduna, masterra Euskal Fililogia eta Hizkuntzalaritzan,Bordeleko Unibertsitateko lektorea
Euskal Filologian lizentziatua eta hizkuntza teknologietan espezialista. Itzultzailea, interpretea eta idazlea.
Itzultzailea, idazlea, UEUkidea.
Itzultzailea eta zuzentzailea.
Itzultzailea, EHUko itzulpengintza akademikoaren arduraduna.
Euskal filologian lizentziatua, itzultzaile profesionala.
Ikastaroaren hasieran, sarrera teoriko moduko bat egingo du Miren Ibarluzea irakasleak. «Literatura Unibertsala» bildumaren historia aurkeztu ondoren, literatura itzulia literatura-sisteman kokatuko du, polisistemen teoria erabiliz eta hedabideetako kritika-iruzkinak aletuz.
Ikastaroaren bigarren zatian, berriz, bilduman aritutako zenbait itzultzailek jardungo dute. Bakoitzak bere ekarria egingo du, askotariko alderdiak kontuan izanez: bildumaren eragina, lan egiteko modua, liburugintza, arazo zehatzak…
Itzulpengintzan nahiz literatura-kritikan interesa duen edonori.
| Ordua | Edukiak | Irakaslea |
|---|---|---|
| 09:00-11:00 |
'Literatura Unibertsala' bildumaren bideak. |
|
| 11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
| 11:30-13:00 |
Jane Austen: 'Harrotasuna eta aurrejuzkuak'. |
|
| 15:00-17:00 |
Ivo Adritxen 'Zubi bat Drinaren gainean' eta zeharbidezko itzulpena. |
| Ordua | Edukiak | Irakaslea |
|---|---|---|
| 09:00-11:00 |
Oharren batzuk poesiaren ontzi-aldaketaz. |
|
| 11:00-11:30 |
Atsedena. |
|
| 11:30-13:00 |
Ahal bezain hurbil, behar bezain urrun, 'e con molta cura'. |
|
| 15:00-17:00 |
'La intrusa' itzuli ezina: Borges euskaraz. |
Itxaron zerrenda
EIZIEko kideek UEUk kideek duten deskontu bera izango dute, matrikula egiterakoan adierazi EIZIEko kidea bazara.
Copyright @ 2013 UEU -- Bisitariak: 338680