Udako Ikastaroak :: Matematika
Ikastaro honi 40 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Ikastaro hau erabat on line da, ez dauka aurrez aurreko saiorik, munduko edozein txokotik parte hartu ahal da.
GeoGebra software libreko programa da Matematika lantzeko. Erabiltzeko erraza, hezkuntzako etapa guztietarako egokia da. Bere interfazea euskaratuta dago. Matematikaren arlo bat baino gehiago lantzeko balio du: Geometria, Analisia, Aritmetika, Estatika eta Probabilitatea. Beraz, Matematikaren curriculum ofiziala landu ahal da Geogebra erabiliz.
Bi erabilera azpimarratu behar dira. Irakasleak erabili ahal du eskola-saioak prestatzeko, irudi matematikoak sortzeko, azterketak prestatzeko… Hau da, azalpenak emateko. Ikasleek erabili ahal dute ikasteko, programa erabiltze hutsarekin edo orri dinamikoen (appletak) bidez. Azkeneko honen harira, Geogebrarekin orri dinamikoak (web formatudunak) erraz sortu ahal dira.
Matematikan Doktorea. Bigarren Hezkuntzako Irakasletza Masterra. Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Matematikaren Didaktika Arloko irakaslea eta UEUko kidea da.
Ikastaro hau lineako irakaskuntzaren bitartez egingo da (on-line)
Moodle plataformaren bidez edukien informazioa zabalduko da eta ariketa praktikoak landuko dira. Zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin eraikiz plataformako foroen bitartez.
Lehentasuna alde praktikoari emango zaio batik bat. Gehienbat, ariketen bidez ikasiko da programaren erabilera. Beraz, azalpen teoriko gutxi egongo dira. Azalpenak izango dira, behin baino gehiagotan, pausoz pauso egiteko ariketak.
Eduki bakoitzaren bitartez lortu beharreko helburuak gauzatzeko:
Geogebra programa erabiltzea.
Duen potentzial pedagogikoaz jabetzea.
Bigarren Hezkuntzako irakasleei baina orokorrean gaian interesa daukan edonori.