Udako Ikastaroak :: Teknologia
Ikastaroa on-line izango bada ere, aurrez-aurreko saio bi izango ditu, hasieran eta amaieran: hasierako saioa, ekainaren 29an Eibarren eta amaierako saioa irteera baten bidez egingo da, uztailaren 18an.
Ikastaroari 40 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Zientzien irakaskuntzarako IKT tresnak asko ugaritu dira azken urteotan. Ikastaro honetan Googlek sortutako bi erreminta zientzien irakaskuntzarako, batez ere geografiarako, nola erabili landuko dugu, Google Earth eta Google Maps, hain zuzen.
Geografian lizentziatua. Lan jarduna Ingeneritza munduko Geografiako Informazio Sistemetan (GIS eta GPS lanetan) eta Ingurumeneko inpaktu ebaluazioan.
Geografian lizentziatua. CEA eta GIS-en inguruko graduondokoa. Lan jarduera obra zibiletako ingurumen gaietan eta GIS arduradun. UEUkidea da.
Ikastaroaren bitartean, Foroetan Kokapen Sistemen gaineko azken orduko berriak eskegiko dira, link interesgarriak aipatuko dira, gaian sakontzeko erremintak eta baliabideak emango dira.
Ikastaroaren amaieran, 'Del.ici.ous' kontu baterako sarrera emango zaie ikasleei, bertan link bilduma interesgarri bat eskuratzeko aukera izango dutelarik.
Ikastaroan sortuko den GoogleMaps kontua irekita mantenduko da ikastaroaren ondoren, bertan erabilitako adibideak eskuragarri izateko.
Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentzialak eta on-line irakaskuntza konbinatuko da. Ikastaroa on-line bideratuko da irakasleen etengabeko gidaritzapean, baina hasieran eta amaieran aurrez-aurreko saioak izango ditu. Ikaskuntza-irakaskuntza metodologia honen bidez ikasleen parte hartzea bultzatuko da.
Ikastaroa emateko Moodle (http://moodle.org/) plataforma erabiliko da. Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritutako ikasketarako kudeaketa-sistema da.
Ikastaroaren faseak:
Gaian interesa daukan edonori, baina bereziki irakasleei orokorrean.
Ikastaroa ondo jarraitzeko, internet erabilera gutxieneko ezagutza batzuk behar dira.
Ebaluaziorako irizpideak: